Kontsumobide

Kontsumoko prestakuntza adinekoentzat

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak arreta berezia ematen die adinekoei, bere prestakuntza-eskaintzaren barruan. Hori dela-eta, berariazko prestakuntza-programa bat sortu du haientzat. Halaber, adinekoek Kontsumobideko Prestakuntza-Zentroetako ekintzan ere parte har dezakete.

Programa honek kontsumoari buruzko 14 gairen artean hautatzeko aukera ematen du, tailer praktiko batean lantzeko, talde eta banakako lan-dinamiken bitartez. Tailerrak gehienez 25 lagunentzat dira eta bakoitzak ordu bat eta erdiko iraupena du.

Kontsumo-arloko gaiak

Kontsumobidek 14 gai proposatzen ditu:

'Kontsumoko prestakuntza adinekoentzat' liburuxka 2018ko lehenengo
seihilekoaren liburuxka (pdf, 371 kB)

Betebeharrak

  • Jarduera betetzeko azpiegitura eta lokal egokia izatea.
  • Harremanetarako pertsona bat zentroan bertan izatea, koordinazioa bermatzeko.
  • Betetzen duten jarduera behar bezala hedatzea bazkideen artean.
  • Ekintzetan parte hartzeko konpromisoa.

Tokia eta datak

Eskabidea egin duen taldeak proposatutako lekuan, 2018ko lehenengo seihilekoan zehar.

Izen-ematea

2018ko urtarrilaren 12a da eskabidea aurkezteko azken eguna. Izena emateko:

Izena eman:Online formulariora sartu

Izen-emate orrian aukeratu beharko da 14 gaien artean 2 gai.

Harremanetarako telefonoa: 945-06 21 48 / 47

Informazio gehiago

'Kontsumorako prestakuntza adinekoen zentroetan' aldizkarirako sarrera

 

'Kontsumorako prestakuntza adinekoen zentroetan' aldizkaria

 

Azken aldaketako data: