Kontsumobide

159/2011 Dekretua, uztailaren 12koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketari buruzkoa: Lurraldeko egitura eta egoitza

III. Kapitulua. Lurraldeko egitura eta egoitza

11. artikulua.- Egoitza

Dekretu honetan ezartzen diren egitura-unitateak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egoitzan egongo dira; institutu hau sortzeko Legean ezarritakoaren arabera, egoitza hori Gasteizen egongo da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia dagoen hirian.

12. artikulua.- Lurraldeko egitura

  • 1. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren lurralde-zerbitzuak sortzen dira; lurralde-zerbitzu horiek Institutuko Zuzendaritzaren menpean egongo dira, hierarkikoki.
  • 2. Kontsumoko lurralde-zerbitzu horien eginkizunak hauek izango dira:
    • a. Kontsumitzaileen kontsultei erantzutea eta kontsumitzaileei aholkularitza eskaintzea.
    • b. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa eta erreklamazioei erantzutea eta haietan bitartekari izatea.
    • c. Kontsumo-gaietako salaketak izapidetzea.
    • d. Merkatua kontrolatzeko kanpainak egitea.
    • e. Produktu ez-seguruen alerta-sarea kudeatzea.
    • f. Zigor-espedienteak hasteko proposatzea, bideratzea eta izapidetzea.
    • g. Berariaz aipatzen ez diren beste eginkizun batzuk, lurralde zerbitzuari dagokion jarduera-arlokoak direlako Zuzendaritzak berari izenda diezazkiokeenak.
  • 3. Eginkizun horiek burutzeko izendatutako lurralde-zerbitzuetako langileak Institutuko Zuzendaritzaren menpean egongo dira, organikoki eta funtzionalki.

 

Azken aldaketako data: 2017/10/11