Kontsumobide

Kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan

Kontsumorako prestakuntza-eskaintza antolatzerakoan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak arreta berezia ematen die ikastetxeei. Hori dela-eta, institutuak berariazko programa bat sortu du.

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeei Kontsumobidek eskaintzen dien prestakuntza-programa ibiltaria da. Horren bidez, kontsumoari buruzko hainbat gai jorratzen dira, praktikan eta talde-lanean oinarritutako metodologia aktibo, ludiko eta parte-hartzaileaz baliatuz.

Helburu nagusia kontsumo-arloko prestakuntzan eta hezkuntzan laguntza eskaintzea da; beti ere, txiki-txikitatik, kontsumitzaile eta erabiltzaile kontziente, kritiko eta arduratsuak prestatzeko, eskola-komunitate osoarekin (ikasleak, irakasleak eta gurasoak) lan globala eginez.

Programa horretaz gain, irakasleek eta gurasoek Kontsumobideko kontsumorako prestakuntza-zentroetan antolatutako ekintzetan ere parte har dezakete.

Prestakuntza ikastetxeetan liburuxkaLiburuxka (pdf, 4,8 MB)

Hartzaileak

Programa Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikastetxeen pertsona-talde hauei dago zuzenduta:

Iraupena

Ordu eta erdiko iraupena duten tailerrak.

Betebeharrak

  • Irakasleen inplikazioa eta ikasleekin egingo diren tailerretan parte hartzea.
  • Hiru gela eskuragarri edukitzea (gela berberak izango dira prestakuntza irauten duen bitartean), bai eta beharrezkoak diren baliabideak ere: Internet, proiektorea, ordenagailuak, arbela digitala, etab.
  • Ikasle talde bakoitzeko tailerren eskaera egitea: gutxienez 2 tailer; gehienez, 3.
  • Gutxienez tailer edo hitzaldi baten eskaera egitea gurasoentzat.
  • Koordinazio lanak eta klaustroaren eta programa-arduradunaren artean bitartekaritza-lanak egingo dituen pertsona bat.
  • Eskola Kontseiluaren edo gurasoen elkartearen konpromisoa haiek gurasoentzat aukeratutako tailerraren deialdia egiteko.

Tokia eta datak

Eskabidea egin duen ikastetxean, 2018-2019 ikasturtean zehar.

Eskabidea aurkezteko epea

2018ko irailaren 28ra arte.

Izen-ematea

Bete ezazu ikastetxeetan prestakuntza jasotzeko eskabide-orria.

Eskaintza mugatua denez, lehentasun-irizpideak ezarri dira aurkeztutako eskaerei erantzuteko:

  • Ikastetxean kontsumo-arloko gaiei buruzko proiektu propioak izatea.
  • Zenbait taldetarako jarduerak eskatu izana. Lehentasuna emango zaie prestakuntza etapako talde guztietarako eskatzen duten zentroei.
  • Eskaeren iriste-ordena.

Harremanetarako telefonoak: 945 06 21 48 eta 945 06 21 47.

Aldizkaria

'Kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan' aldizkaria'Kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan' aldizkaria

 

Azken aldaketako data: