Kontsumobide

6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena: Xedapen gehigarriak, iragankorra, indargabetzaileak eta azken xedapenak

Xedapen gehigarriak, iragankorra, indargabetzaileak eta azken xedapenak

 

Xedapen gehigarriak

Lehena. Herri-erakundeek urtebeteko epea dute lege honetako 38. artikuluan ezarritakoa betearazteko, legea indarrean jartzen denetik.

Bigarrena. Lege honen IV. tituluak aurreikusitako zehapen-erregimena ez zaio aplikatuko legearen II. tituluko VII. kapituluan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei dagokienez egiten den erregulazioari, ez eta hura garatzen duten arauei eta xedapen gehigarriei ere. [Otsailaren 9ko 2/2012 Legearen bidez erantsitako xedapen gehigarria]

Xedapen iragankorra

Lege hau ez da aplikatuko berau indarrean jartzen den unean hasita dauden zehapen-espedienteetan, salbu espedientatutako pertsona edo erakundearentzat onuragarriagoa bada.

Xedapen indargabetzaileak

Lehena. Indargabetuta gelditzen da Bezeroaren Araudiaren azaroaren 18ko 10/1981 Legea.

Bigarrena. Indargabetuta gelditzen dira:

  • a) Engainabide izan daitekeen publizitateari buruzko irailaren 9ko 5/1986 Legegintzako Dekretua.
  • b) Euskal Herriko Iruzurrezko Publizitatearen Batzordea sortzen duen martxoaren 29ko 71/1988 Dekretua.
  • c) Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren 1989ko apirilaren 17ko Agindua, Euskal Herriko Iruzurrezko Publizitatearen Batzordea sortzen duen martxoaren 29ko 71/1988 Dekretua garatzen duena.
  • d) Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legeko 10.3 artikulua.

Hirugarrena. Indargabetuta gelditzen dira lege honen aurka doazen maila bereko edo apalagoko arau guztiak.

Azken xedapenak

Lehena. Eusko Jaurlaritzari baimena ematen zaio lege hau garatzeko beharrezkoak diren erregelamendu bidezko xedapenak emateko.

Bigarrena. Lege hau argitaratzen denetik sei hilabeteko epean, Euskadiko Kontsumoko Koordinazio Batzordearen osaera eta jardunbiderako araubidea garatuko da erregelamendu bidez.

Hirugarrena. II. tituluko VII. kapituluaren erregelamendu bidezko garapenak hizkuntza-politikaren eta kontsumoaren arloetan eskumena duten sailek batera egindako proposamenaren bidez onartuko dira.

Laugarrena. Gobernuari baimena ematen zaio lege honetako zehapenen zenbatekoak eguneratzeko.

Bosgarrena. Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 22a.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Legearen aurkibidea Araudira itzuli

 

Azken aldaketako data: 2017/04/20