Kontsumobide

Kontsumoari buruzko hezkuntza-materiala ingelesez

Kontsumobidek kontsumoari buruzko hezkuntza-materiala prestatu du ingelesez, hizkuntza hori dakiten edo ikasten ari diren gazte eta helduek kontsumitzaileen eskubide eta betebeharren berri izateko.

Deskribapena

Oso-osorik ingelesez dauden unitate didaktikoak. Ikasgelan lantzeko dira, bai norberaren jarduera gisa bai Kontsumobideren prestakuntza-zentroetan ematen den prestakuntza osatzeko.

Gaiak

Bi unitate didaktiko daude eskura:

  • Elikadura osasungarria eta elikagaiak etiketatzea.
  • Publizitatea ikuspegi kritikotik.

Unitate didaktiko bakoitza, gutxi gorabehera, ordubetean egiteko dago pentsatuta, eta irakasleek jarduera ikasgelan beren kasa lantzeko beharrezko informazio guztia du.

Helburua

Ikasgeletan lantzeko moduko ingelesezko material didaktiko gero eta gehiago eskatzen dela jakinda sortu da material hau, gaztarotik kontsumoaren alorreko jarrera kontziente, kritiko eta arduratsuak sustatzeko.

Hartzaileak

Oro har, DBHko eta DBHtik aurrerako ikasleentzat eta helduentzat egin da materiala. Baina, bereziki, interesgarria da hezkuntza arautu hirueleduna duten ikastetxeentzat eta kontsumoko gaiak ingelesez landu nahi dituzten beste kolektibo batzuentzat (hizkuntza-eskolak, adibidez).

Edukia

Unitate didaktiko bakoitzak egitura hau du:

  • 'Teaching guide' (irakaslearentzako gida): edukien deskribapena eta landu beharreko helburuak, prestakuntza-ekintzak eta jarduerak egiteko beharrezko baliabideak, erantzunak eta teoria gehigarria.
  • Jarduerak: ikasleentzako era askotako ariketak ditu; gehienak, arbel digital interaktiboaren bidez egiteko pentsatuak.
  • Ebaluazioa: galdetegi bidez, irakasleek unitate didaktiko bakoitzari buruzko iritzia Kontsumobideri helaraz diezaioten.

Materiala eskuratzea

Bi bide daude materiala eskuratzeko:

Kontsumobideren webgunean:

- 'Healthy diet and nutrition labels'

Teaching guide (PPS, 830 KB) [Oharra: Irekitzeko, Firefox edo Chrome nabigatzailea erabili]

Exercices (NOTEBOOK, 7,70 MB)

Evaluation

- 'Advertising. Bring out your critical side'

Teaching guide (PPS, 4,15 MB) [Oharra: Irekitzeko, Firefox edo Chrome nabigatzailea erabili]

Material to project (PPS, 8,07 MB) [Oharra: Irekitzeko, Firefox edo Chrome nabigatzailea erabili]

Evaluation

Maileguaren bidez, Kontsumobideren dagokion prestakuntza-zentroari eskatuta (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa).

Azken aldaketako data:  2015/09/23