Kontsumobide

Kontsumoari buruzko minimaratoiak

Kontsumoari buruzko minimaratoia hainbat gai jorratzeko egiten den prestakuntza-ekintza bat da. Modu trinkoan egiten da, goiz oso batean.

Hartzaileak

DBHko 2. zikloko (3. eta 4. mailak), Batxilergoko, Lanbide heziketako, HLPPko, HHEko... ikastetxeak eta 14 urtetik gorako personen taldeak (elkarteak, hainbat erakunde eta beste talde batzuk).

Gaiak

Aurretiko izen-ematea egitean, taldeek hiru gai aukeratuko dituzte. Eskatzen den lehenengoan, gaietako bat “Kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak” izango da.

Parte-hartzaileen kopurua

Gutxienez 31 eta gehienez 45 lagun.

Iraupena eta banaketa

3 ordu (50 minutuko 3 tailer).

Tokia

Kontsumobideko prestakuntza-zentroak.

Izen-ematea

Bilbon, Donostian edo Gasteizen dauden prestakuntza-zentroetara deituz edo webgunean dagoen formulario onlineren bidez.

Azken aldaketako data: