Kontsumobide

Kontsumo-arloko orientabide pedagogikorako zerbitzua

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak kontsumo-arloko aholkularitza pedagogikoa eskaintzen die irakasleei. Arreta pertsonalizatua da, prestakuntza-ekintzak talde bakoitzaren premien arabera egokitu ahal izateko.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko, HLPPko, HHEko… irakasleak.

Edukia

Orientabide pedagogikorako zerbitzuaren bidez egiten diren jarduerak:

  • Kontsumo-arloko hezkuntzari buruzko kontsultei erantzutea.
  • Prestakuntza-jarduerekin edo laguntza pedagogikoko dosierrarekin loturiko zalantzak argitzea.
  • Kontsumo-arloko hezkuntzarekin loturiko bestelako esperientzien berri ematea.
  • Kontsumo-arloko material didaktikoei buruzko informazioa ematea.
  • Europako proiektuei, lehiaketei eta webgune interesgarriei buruzko informazioa ematea.
  • Tutoretza presentzialak eskaintzea.

Tokia

Aholkularitza leku hauetan egiten da:

  • Eskabidea egin duen ikastetxean, Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. zikloko irakasleentzat.
  • Kontsumobideko kontsumorako prestakuntza-zentroetan, DBHko 2. zikloko, Batxilergoko, HLPPko, HHEko… irakasleentzat.

Beste prestakuntza-jarduera batzuk

Kontsumobidek beste prestakuntza-jarduera batzuk eskaintzen dizkie hezitzaileei: webquest, dosier pedagogikoak, ikasmateriala…

Azken aldaketako data: