Kontsumobide

Prestakuntza-paketeak

Prestakuntza-paketeak elkarri loturiko hainbat tailerrez osatutako paketeak dira, eta oinarri komuna izanik, hainbat saiotan lantzen dira.

Hartzaileak

DBHko 2. zikloko (3. eta 4. mailak), Batxilergoko, Lanbide heziketako, HLPPko, HHEko... ikastetxeak eta 14 urtetik gorako personen taldeak (elkarteak, hainbat erakunde eta beste talde batzuk).

Gaiak

Kontsumobidek prestakuntza-paketeen 2 modalitate ditu:

Kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak

  • Iraupena: 2 saio (ordu bat eta erdikoak)
  • Edukiak:
    • Kontsumo-gatazketan erreklamazioak egiteko eskubideak, betebeharrak eta bideak.
    • Erreklamazioak egiteko komunikazio-teknikak.
  • Informazio-gida (pdf, 268 kB)

Bidaiatzea erraza da... nola egin baldin badakizu

  • Iraupena: 3 saio (ordu bat eta erdikoak)
  • Edukiak:
    • Bidaiariaren eskubideak eta betebeharrak.
    • Bidaien kontratazioa: bidaia konbinatuak, turismo-zerbitzu independenteak.
    • Garraioak.
    • Gatazkak konpontzeko bideak: kontsumoko arbitrajea.
    • Bidaiatzeko beharrezko dokumentazioa.
  • Informazio-gida (pdf, 284 kB)

Parte-hartzaileen kopurua

Gutxienez 6 eta gehienez 15 lagun.

Iraupena

Ordu eta erdiko saioak.

Tokia

Kontsumobideko prestakuntza-zentroak.

Izen-ematea

Harremanetan jarri behar duzu  Bilbon, Donostian edo Gasteizen dagoen prestakuntza-zentroekin, edo bete dezakezu online formularioa

Izena emateko formulariora sartu

Azken aldaketako data: