Kontsumobide

DBHko lehenengo ziklorako tailerrak ikastetxeetan

Bigarren Hezkuntzako lehenengo ziklorako tailerrak zortzi arlotan sailkatzen dira:

Kontsulta dezakezu dosier pedagogikoa (pdf, 222 kB).

Eskubideen eta betebeharren arloko tailerrak

Kontsumitzen ikasiko dut

  • Helburua: Kontsumitzaileen betebeharrak gauzatzeko eta kontsumitzaile gisa ditugun eskubideak errespetarazteko beharrezkoak diren gaitasunak geureganatzea.
  • Garapena: Erosketa baten itxura egiten duen rol-jokoa, erosketa modu arduratsuan egiteko beharrezkoak diren urrats guztiak eginez.

Bidaian ere eskubide eta betebehar

  • Helburua: Garraioen erabiltzaile diren heinean, dagozkien eskubideak eskatzen jakiteko nahiz dagozkien betebeharrak betetzen jakiteko beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzea.
  • Garapena: Jokoak eta dinamikak inguruko garraiobideak eta garraioen erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko. Garraio publikoetan gatazkak daudenean erreklamatzeko praktika bat egitea.

Elikaduraren arloko tailerrak

Elikadura osasuntsua

  • Helburua: Elikadura orekatua eta osasungarria izateko beharrezkoak diren gaitasunak geureganatzea.
  • Garapena: Elikagaien gurpilaren azalpen interaktiboa; elikadura desegoki eta desorekatu baten arriskuei buruzko dinamika; dieta osasungarri bat egiten ikasteko taldekako jokoa,“Elikaduraren tribiala”.

Elikagaien manipulazio segurua. Ingelesez ere bai!

  • Helburua: Elikagaiak erosi, manipulatu, kontserbatu eta kontsumitzean, osasuna babesteko beharrezkoak diren gaitasunak geureganatzea.
  • Garapena: Elikagaiak manipulatzerakoan egindako akatsengatik gertatutako elikadura-intoxikazio kasuak aztertzea, eta elikagaien etiketa gure osasuna babesteko informazio baliagarri gisa ulertzeko dinamika.

Kontsumo iraunkorraren arloko tailerrak

Kontsumoa eta ingurumena

  • Helburua: Ingurumenean gure eguneroko ekintzen eragina modu kritikoan baloratzea eta inguruarekiko kontsumo arduratsu eta begirunezkoa egiteko beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzea.
  • Garapena: Etxean Aurkezpen interaktibo baten bidez (formatu digitalean) helburua lortzera bideratutako dinamikak eta jokoak egingo dituzte ikasleek. Hainbat gai jorratuko dira, esaterako hondakinen eta kutsaduraren kudeaketa.

Produktu baten bizi-zikloa

  • Helburua: Manufakturatutako Produktu baten bizi-zikloaren berri jakitea, diseinatzen denetik hondakin bihurtzen den arte.
  • Garapena: Ikasleek modu birtualean honako hau esperimentatu ahal izango dute: produktu bat lantzea beharrezkoak diren pausu guztiak jarraituz, hau da, diseinutik eta lehengaien aukeraketatik hasi eta materialen berreskurapenera arte, produktuaren bizitza erabilgarria amaitzen den unera arte, alegia.

Ura: nola kontsumitu eta aurreztu

  • Helburua: Uraren erabilpen arduratsua egiteko beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzea.
  • Garapena: Planetako ur-baliabideen erreprodukzio grafikoa ikus-materialaren bidez; munduko hainbat tokitan ura eskuratzeko dagoen zailtasunari buruzko rol-jokoa, eta ura modu arduratsuan kontsumitzeko moduez jabetzeko jokoa.

Aurrezpen energetikoa

  • Helburua: Energiaren erabilera jasangarria egiteko eta erabilera hori gauzatzeko estrategiak ezagutzeko betebeharraren inguruan kontzientzia hartzea.
  • Garapena: Energia-iturri berriztagarriak eta berriztaezinak bereizten ikasteko dinamika. Etxetresna elektrikoen energia-eraginkortasuneko etiketaren eta elektrizitatearen fakturaren azalpena. Energia-eraginkortasunari buruzko “Elektropolia” taldekako jokoa. Tailer hau oso-osorik formatu digitalean egingo da eta horretarako 2.0 gela bat beharko da.

Aisia, jolasak eta jostailuen arloko tailerrak

Bideo-jokoak eta online jokoak

  • Helburua: Bideo-joko eta online jokoen aukeraketa eta erabilera arduratsua egiteko beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzea.
  • Garapena: Bideo-jokoen demoak ikustea transmititzen dizkiguten balioez jabetzeko. Bideo-jokoen etiketen eta PEGI kodearen berri izateko dinamika joko errealen karatulen bidez.

Publizitatearen arloko tailerrak

Publizitatea eta markak

  • Helburua: Publizitate-iragarkiak aztertzen ikastea haien eraginpean ez egoteko defentsa-mekanismo gisa eta horrela, produktu edo zerbitzu bat erosteko garaian erabaki kritiko eta zentzudunak hartzea.
  • Garapena: Tailer hau formatu digitalean egingo da eta horretarako 2.0 gela bat beharko da. Zenbait iragarki aztertuko dira publizitatearen teknikak eta marken eragina ulertzeko. Ikus-entzunezko programa baten bidez ikasleek iragarki bat landuko dute.

Publizitatea eta gorputzaren gurtza

  • Helburua: Gorputzeko irudiarekin loturiko publizitateari eta publizitatearen bidez ezartzen diren eredu estetikoei aurre egiteko jarrera kritikoa lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzea.
  • Garapena: Edertasun-kanonari buruz hausnartzeko dinamika. Publizitateak egungo eredu estetikoetan eta gure gorputzeko irudian zer eragin duen aztertzeko hainbat iragarki analisia.

Segurtasunaren arloko tailerrak

Arriskuak saihestu

  • Helburua: Produktu seguruak eta ez seguruak identifikatzeko gaitasunak bereganatzea, eta produktu eta zerbitzu horiek erabiltzean, nork bere burua zaintzeko neurriak hartzen ikastea.
  • Garapena: Produktuen etiketetako ohartarazpen-seinale eta ohartarazpen–sinboloak identifikatzea. Piercingak, tatuajeak, kosmetikoak eta teknologia berriak erosteko eta erabiltzeko garaian kontuan izan beharreko arriskuei eta hartu beharreko neurriei buruzko jokoa (“Segurumetroa”).

Erosketarako irizpideen eta etiketen arloko tailerrak

Elikagaiak: etiketak eta osaera

  • Helburua: Elikagai-etiketak irakurtzeko ohitura hartzea eta etiketetako informazioa elikagaiak modu arduratsuan aukeratzeko erabiltzea.
  • Garapena: Tailer hau formatu digitalean egingo da eta horretarako 2.0 gela bat beharko da. Hainbat dinamikaren bidez eta patata frijituen konparazio-azterketaren bidez ikasleak elikagaien etiketek duten garrantziaz jabetuko dira.

Bidezko merkataritza

  • Helburua: Kontsumoaren balio etikoak, ekologikoak eta sozialak sustatzea. Hots, produktuek asetzen dituzten premien ikuspegi kritikoa izatea, ingurumenaren gaineko eragina murriztea eta bidezko lan-baldintzetan ekoizten diren produktuen kontsumoaren alde egitea.
  • Garapena: Istorio interaktibo baten bidez eta rol-joko baten bidez ikasleek hobeto ulertuko dituzte merkataritza tradizionalaren eta bidezko merkataritzaren arteko aldeak.

Badakizu zer janzten duzun? Etiketak esaten dizu

  • Helburua: Arropa eta oinetakoak modu arduratsuan aukera ahal izateko, jarrerak gaitasunak bereganatzea hainbat aldagairi jarraiki, esaterako, kalitatea eta irizpide sozial eta iraunkorrak.
  • Garapena: Rol-joko bat egingo da; joko horretan ikasleak arropa-fabrikatzaile bihurtuko dira eta arropari dagozkion ekoizpen-, marketin- eta salmenta-lan guztiak jarraituko dituzte pausuz pausu. Jokoa amaitu ondoren bateratze-lana egingo da eta ondorioak aterako dira.

Etxeko ekonomia jokoan

  • Helburua: Familia batek hilabetean izan ditzakeen gastuak eta dirua ongi administratu beharra dagoela ikusaraztea.
  • Garapena: Rol-joko bat egingo da; joko horretan ikasleek talde txikitan banatuta familia birtual baten rola egingo dute eta frogak eta galderak gainditu beharko dituzte hilabete-amaierara iristeko.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) arloko tailerrak

Telefono mugikorra. Ingelesez ere bai!

  • Helburua: Ikasleak zerbitzu horiei dagokien merkatu-eskaintza aztertzeko gai izatea eta telefonia modu arduratsuan erabiltzea.
  • Garapena: Telefono mugikorra modu seguru eta arduratsuan erosteko eta erabiltzeko moduaz jabetzeko dinamikak, bideoak eta jokoak.

Internet

  • Helburua: Internetek eskaintzen dituen zerbitzuak era arduratsuan eta seguruan erabiltzeko beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzea.
  • Garapena: Ikasleak gezurrezko gizarte-sare batean sartuko dira eta sare hori modu seguruan erabiltzeko beharrezkoak diren urratsak egingo dituzte (gako segurua, profilaren konfigurazioa, argazkien eta informazio pertsonalaren erabilera eta abar). Sarean nabigatzen dugunean izan ditzakegun arazoen kasuak aztertzea. Internet bidezko erosketa seguru bat egiten ikasteko dinamika bat. Tailer hau formatu digitalean egingo da eta horretarako 2.0 gela bat beharko da.

Azken aldaketako data: