Kontsumobide

Erosketen eta zerbitzuen arloko tailerrak

Kontsumobideko prestakuntza-zentroek erosketei eta zerbitzuei buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.

Erosketak egiteko irizpideak

Zer irizpide erabiltzen dugu erostean? Premia? Apeta?
Guk geuk lortuko dugu horren erantzuna, modu praktiko eta esperimentalean.

Salmenta teknikak

Erosketak egitera joaten garenean, zergatik ibili behar dugu establezimendu osoan barrena gatza edo azukrea aurkitzeko? Zergatik ateratzen gara supermerkatutik aurreikusitakoak baino produktu gehiagorekin? Tailer honetan hainbat salmenta-teknika aztertuko dira, kontsumitzaile gisa horiek ezagutzea interesgarria delako, erosketak egiterakoan kontzienteagoak izateko eta hausnarketa egiteko.

Etxeko ekonomia

Familiak bere ekonomia kontrolatu behar du. Familiaren ohiko gastuari buruzko hausnarketa egitea; beharrezkoak diren eta ez diren gastuak bereiztea, fakturetan agertzen diren atalak zein diren jakitea; argi-, ur-, gas- eta telefono-kontsumoaren gastua zein den jakitea ordainagiriak ikusita; gainzorpetze-egoera prebenitzea… lagungarriak izango zaizkigu etxeko ekonomiaren kontrolari eusteko.

Opor-eskaintza: Informa zaitez eta gozatu

Bidaia bat egingo dugu, baina edonola joango ote gara? Ba ote da bidaia aukeratzeko eta kontratatzeko jarraibiderik? Galdera horiei erantzuteaz gain, gehien gertatu ohi diren gorabeherak aztertuko ditugu tailer honetan, eta gorabehera horiei aurre egiteko behar diren jarraibideak emango dizkigute.

Azken aldaketako data: