Kontsumobide

Eskubideen eta betebeharren arloko tailerrak

Kontsumobideko prestakuntza-zentroek eskubideei eta betebeharrei buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.

Kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak

Kontsumitzaile eta erabiltzaile arduratsuak garen aldetik, gure interes ekonomiko eta sozialak defendatzeko legez ditugun eskubideen eta betebeharren berri izatea komeni zaigu.
Halaber, beharrezkoa da ezagutzea zer mekanismok eta erakundek zaintzen dituzten gure eskubideak, baita eskubide horiek gauzatzeko balia daitezkeen bideak ere.

Informa zaitez, bidaiatu eta gozatu

Garrantzitsua da garraio publikoen erabiltzaile gisa ditugun eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, garraiobideetan gerta daitezkeen gorabehera ohikoenak kontuan izatea, baita bidaiatzeko garaian gerta daitezkeen gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko nora jo behar dugun jakitea ere.

Azken aldaketako data: