Kontsumobide

Etiketen arloko tailerrak

Kontsumobideko prestakuntza-zentroek etiketei buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.

Ba al dakizu zer janzten duzun? Etiketak esaten dizu

Arropako eta oinetakoetako nahitaezko etiketak irakurtzen eta interpretatzen ikasiko dugu, baita zuntz motak, kontserbazio-etiketak eta orban zailak kentzeko hainbat metodo ikasi ere.

Ba al dakizu zer jaten duzun? Etiketak esaten dizu

Zein dira ontziratutako elikagaien etiketan agertu behar duten gutxieneko elementuak? Nolako etiketa mota gehiago daude? Tailer honek erantzunak emango dizkizu.

Haragien eta arrainen etiketak

Haragiaren eta arrainaren etiketak ezagutzeak zer erosten dugun jakiten lagunduko digu eta, hartara, erosketa modu kontziente eta arduratsuagoan egiteko aukera izango dugu.

Elikagaien gehigarriak. Erabilgarriak eta beharrezkoak?

Elikagaien gehigarriak identifikatuko ditugu nahitaezko etiketetan, eta definitu eta sailkatu egingo ditugu, betetzen duten eginkizunaren arabera. Horrez gain, esperimentu deigarriak egingo ditugu gehigarriekin.

Azken aldaketako data: