Kontsumobide

Segurtasun-arloko tailerrak

Kontsumobideko prestakuntza-zentroek segurtasunari buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.

Segurtasunez elikatu

Elikagaiak egoki manipulatzea da elikadura-intoxikaziorik ez izateko faktorerik garrantzitsuenetako bat. Tailer honetan, arriskuak, toxiinfekziorik ohikoenak eta horiek saihesteko ohitura egokiak emango dira ezagutzera.

Saihestu etxeko istripuak

Etxebizitza seguru batek etxeko istripuen arriskua murrizten du; baina, era berean, istripurik ohikoenak zein diren jakitea eta haiek saihesten ikastea garrantzitsua da. Horiek dira tailer honek bete nahi dituen helburuak.

Piercingak eta tatuajeak. Lehenik eta behin segurtasuna

Piercing bat edo tatuaje bat egitea pentsatu al duzu inoiz? Ba al dakizu zer neurri hartu behar dituzun kontuan? Prozesu horren alderdirik garrantzitsuenak aztertuko ditugu tailer honetan: erabakia hartzea, establezimendua aukeratzea, motak eta abar. Edertasuna eta moda bai, baina bermearekin eta segurtasunarekin.

Medikamentuak: erabilera arduratsua

Automedikatzea ohitura oso txarra da, baina txarra izanagatik ere, herritarren artean oso zabaldua dago, dela botiken kontsumoari dagokionez, dela etxeko sendagaien erabilerari dagokionez. Oso garrantzitsua da botiken jatorriaren eta sailkapenaren berri izatea, baita automedikazioaren ondorioak ezagutzea ere, botiken kontsumoaren inguruan jarrera kritikoak eta arduratsuak sustatze aldera.

Eguzkitan, produktu suguruak erabili

Eguzkia denean, babesleak eta betaurrekoak ezinbestekoak dira. Tailer honetan, bi artikulu horien funtsezko baldintzak aztertuko ditugu. Izan ere, denak ez direla egokiak ikusiko dugu.

Azken aldaketako data: