Kontsumobide

Iraunkortasun-arloko tailerrak

Kontsumobideko prestakuntza-zentroek iraunkortasunari buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.

Hondakinak

Zaborretarako materialak: urrezko 3 arauak

Gutako bakoitzak kilo eta erdi zabor sortzen du gutxi gorabehera egunean. Tailer honetan, ohitura arduratsuak hartzera bultzatuko gaituzte, hondakinak murrizten laguntzearren, betiere hiru kontzeptu kontuan izanik (gaztelaniaz 3R deritzanak): murriztea (reducir), berrerabiltzea (reutilizar) eta birziklatzea (reciclar).

Birziklapena eta gaikako bilketa

Industriako eta etxeko hondakinak metatzea eragozpen handia da planetaren iraunkortasunerako. Irtenbideak aurkitzea, adibidez birziklatzea, beharrezkoa da. Tailer honetan etxeko hondakinen sailkapena eta gaikako bilketaren prozesuak ikasiko ditugu.

Erosketa berdea

Gure eguneroko erosketarekin hasten da hondakinen metatze-prozesua. Kontsumitzaile arduratsu eta ingurumenarekiko errespetua dutenak lortzea da jarduera honen helburua.

Natura baliabideak

Energia aurreztea

Gure etxeetan, egunero kontsumitzen dugu energia. Eguneroko kontsumo arduratsuko ekintzak oinarritzat hartuz, etxean energia-gastua murrizteko eta baliabideen erabilera eraginkorragoa egiteko ohiturak eskuratuko ditugu.

Ura bizia da

Uraren zikloa ezagtailerrautu ostean, eguneroko bizitzan urak duen garrantziaz jabetuko gara.
Ingurumena errespetatuko duen zentzuzko kontsumoa egiteko jarraibideak eskainiko dira.

Kontsumo arduratsua

Kontsumo arduratsua

Denok gaude planeta berean. Gure ekintzek mundu osoan dute eragina. Honako kontzeptu hauei buruz hausnartuko dugu: produkzio-prozesuak, ingurumen-inpaktua, merkataritza-bideak eta abar.

Azken aldaketako data: