Kontsumobide

Jardunaldi teoriko-praktikoak hezitzaileentzat

Hezitzaileek (irakasleak, guraso taldeak edota arlo desberdineko hezitzaile taldeak) kontsumo-arloko gaiak lantzeko jardunaldietan parte har dezakete, dohan. Jardunaldi hauen helburua da heziketa lana errazteko baliabideak eskaintzea.

Hezitzaileei zuzenduriko jardunaldietako liburuxka (2016)Liburuxka (pdf, 121 kB)

Gaiak

Bideojokoak eta prebentzio neurriak Interneten erabileran

Teknologia berriak belaunaldi gazteen bizitzan errotuta daude. Baina… ba al dakigu nola erabiltzen dituzten? Erabilera zuhur, arduratsu eta autonomiadunari buruzko hezkuntza-zeregina errazteko jarraibideak eskaintzea da jardunaldi honen helburua.

Zertan gastatzen dute belaunaldi berriek?

Nola arrazionalizatu daiteke gazteenen diru-kontsumoa eta nola hezi arduran? Jardunaldi honetan jarraibide batzuk ezarriko ditugu, dirua/nerabezaroa binomioaren aurrean jarduten lagunduko digutenak.

Publizitatea eta kontsumoa

Jardunaldi honetan publizitatearen mundura hurbilduko gara, gazteengan duen eragina aztertuz, eta gazteek publizitate-tekniken aurrean jarrera kritikoa eta arduratsua izan dezaten bultzatzeko dezaten bultzatzeko jarraibideak emango zaizkie hezitzaileei.

Gizarte-sareak, telefonia eta komunikazioa

Gizarte-sareekiko beldurra kenduz. Arriskuak eta aukerak.
Gizarte-sareen erabilera geroz eta ohikoagoa da nerabeen eta gazteen artean, elkarrekin komunikatzeko, ondo pasatzeko, gauzak partekatzeko eta abar, baina horrelako plataformen bitartez partekatutako datuen segurtasun eta babes-mailak hainbat erreakzio sortzen dituzte gurasoen eta irakasleen artean nahiz, oro har, hezitzaileen artean.
Gizarte-sareak ezagutuz eta gazteenak horien erabilera arduratsuan heziz, arrisku horiek eta bi belaunaldien arteko urruntasun digitala murriztea lortuko dugu.

Erosketa arduratsua egiteko irizpideak: erosketa berdea  Berria!

Erosketa-erabaki hartzean, kalitate-prezio erlazioa soilik kontuan hartzen duzu? Beste erosketa arduratsurako irizpide batzuk ere nabarmenak  dira: ingurumenaren babesa, aurrezkia, hondar-murriztapena…

Parte-hartzaileen kopurua

Gutxienez, 9 lagun; gehienez, 50.

Iraupena

3 ordu.

Tokia

Kontsumobideko kontsumorako prestakuntza-zentroetan.

Izen-ematea

Harremanetan jarri behar duzu Bilbon, Donostian edo Gasteizen dagoen prestakuntza-zentroekin edo bete dezakezu online formularioa

Azken aldaketako data: