Kontsumobide

Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. zikloko gurasoentzako tailer praktikoak ikastetxeetan

Kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan programaren barruan, Kontsumobidek ikasleen gurasoentzako tailerrak ere eskaintzen ditu. Horien helburua da seme-alabekin gurasoei kontsumo arduratsurako jarraibideak sortzen laguntzea.

Hartzaileak

Kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan programan parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. zikloko ikastetxeetako ikasleen gurasoak.

Edukia eta iraupena

7 tailer praktiko, ordu eta erdiko iraupena dutenak. Aukeren artean ikastetxeak bat hautatuko du eta horren berri emango die familiei:

Parte-hartzaileen kopurua

Gutxienez, 10 lagun; gehienez, 25.

Tokia

Eskabidea egin duen ikastetxean.

Izen-ematea

Bete dezakezu online formularioa:

Ikastetxeetan prestakuntzarako izena emateko sarrera

Azken aldaketako data: