KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaur egun
  4.  
  5. Zabalkunde-kanpainak

Zabalkunde-kanpainak

Hainbat hedatze-kanpaina antolatzen ditu Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak, gizartea sentsibilizatzeko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesaren alorrean. Horiek gauzatzeko hainbat bide erabiltzen ditu: iragarki laburrak irratian eta telebistan; kartelak; elkarrizketak irratian; webgunea, bloga eta gizarte-sareak erabiltzea; eta liburuxkak argitaratzea, lurralde zerbitzuetan eta kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoetan (KIUB) banatzeko...

Hiru mota nagusitakoak dira Kontsumobideren kanpainak:

Kontsumobideri buruzko hedatze-kanpainak

Helburua: Kontsumobide euskal herritarren artean ezagutaraztea, kontsumitzaile eta erabiltzaileak informatzeko, prestatzeko eta babesteko eskumena duen erakundea dela kontuan izanik.



Babesaren kartela (pdf, 700Kb)

 

Kontsumo-arloko gaiei buruzko informazio-kanpainak

Helburua: Herritarrei kontsumitzaile eta erabiltzaileentzako interesgarriak diren hainbat gairi buruzko informazioa eta gomendioak helaraztea.

Kontsumoko Arbitraje Sistema hedatzeko kanpainak

Helburua: Kontsumoko Arbitraje Sistema ezagutaraztea, bai kontsumitzaile eta erabiltzaileei, bai enpresei,  'kontsumoko gatazkak konpontzeko biderik errazena' izanik. Bide batez, enpresei dagokienez, sistemara biltzeko adorea ematen zaie, 'Atxiki zakizkio arbitraje-sistemari' lelopean.

Enpresek kontsumoko arbitraje-sistemarekin bat egin dezaten abiarazitako kanpainetan, Internet bidezko difusioaz (webgunea, bloga, sare sozialak...) eta liburuxkak banatzeaz gain, enpresetarako bisitaldi pertsonalizatuak ere egiten dira.

 

Azken aldaketako data: 2014/06/06
Euskadi, auzolana