KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu gaitzazu
  4.  
  5. Zuzendariaren ongietorria

Zuzendariaren ongietorria

Lagun agurgarria:

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutua da, eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren politikak definitzea, planifikatzea, bultzatzea eta betearaztea du helburu.

Egungo gizartean gertatzen ari diren aldaketengatik (besteak beste, teknologia berrien eragina, globalizazioaren eta immigrazioaren fenomenoak, familia antolatzeko modu berriak eta biztanleria zahartzea) joera berriak ari dira nagusitzen mende honetako kontsumitzaileen kontsumo-ohituretan. Dudarik gabe, XXI. mendeko kontsumitzaileak erabat desberdinak gara aurreko garaietakoetatik: teknologia gehiago erabiltzen dugu, ingurumenarekin eta merkataritza-harremanak izaten diren gizarte-baldintzekin konprometituagoak eta arduratsuagoak gara, eta, batez ere, informazio gehiago eta prestakuntza hobea dugu.

Kontsumobidek herritarron inplikazioa eta konpromisoa lortu nahi ditu, kontsumoaren alorrean gizarte heldua eta arduratsua izatera heltzeko: kontsumo-arloko eskubideak defendatzen dituzten herritarrek osatutako gizartea, baina, aldi berean, kontsumo zuhurragoa, iraunkorragoa eta solidarioagoa izateko dituzten betebeharren erabat jabe direnez osatutakoa.

Horiek dira, hain zuzen ere, gure erronkak eta helburuak, eta horietara iristeko, buru-belarri eta ilusio handiz ekingo diogu lanari.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria

Azken aldaketako data: 2017/01/26
Euskadi, auzolana