KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu gaitzazu
  4.  
  5. 2014-2018 Plan estrategikoa

2014-2018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak '2014-2018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa' onartu zuen, 2014ko uztailaren 3an, hurrengo lau urteetarako helburuak eta jarduteko ildoak ezartzen dituena.

Dokumentua guztion lanaren eta institutuko profesionalen lankidetzaren ondorio da. Planak sei helburu estrategiko bildu ditu, erakundearen zeregina eta ikuspegia betetzeko gauzatu beharreko ekintzei erantzuten dietenak:

  • Beharrizan eta joera berrietan oinarritutako informazio eta prestakuntza bizi eta eraginkorra.
  • Kontsumo-gatazkak modu eraginkor eta efizientean ebaztea.
  • Merkatuan presentzia eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak errespetatzen dituzten enpresak.
  • Aliantza sendoen sarea, kontsumobideren kontsumo politika eta helburu estrategikoekin bat datozenak.
  • Profesional taldea, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza.
  • Ospea, irudia eta kanpo proiekzioa.

Sei helburu horiek lortzeko, plan estrategikoak 29 jardun-ildo ditu eta 96 ekintza konkretu.

Egitura

Plana atal batzuetan antolatzen da:

  • Prozesu metodologikoa.
  • Izandako estrategiaren ebaluazioa.
  • Egoeraren diagnostikoa.
  • Kontsumobideren xedea, ikuspegia eta balioak.
  • Helburu estrategikoak.
  • Plangintza estrategikoa.
  • Kudeaketa-, jarraipen- eta ebaluazio-eredua.
     

Informazio gehiago: '2014-2018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa' 

Azken aldaketako data: 2017/01/12
Euskadi, auzolana