KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu gaitzazu
  4.  
  5. I. Euskara Plana (2013-2017)

Euskararen erabilera normalizatzeko berariazko plana (2013-2017)

Kontsumobideren Zuzendaritza-kontseiluak 2014ko abenduaren 3an onartu zuen 'Kontsumobiden euskararen erabilera normalizatzeko berariazko plana (2013-2017)' (pdf, 1,47 KB).

Dokumentua testuinguru honetan sortu da: 'Kontsumobideren 2014-2018 aldirako Plan Estrategikoa', Zuzendaritza Kontseiluak 2014ko uztailaren 3an onartutakoa, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Plana V. Plangintzaldirako (2013-2017)'.

Helburu nagusia

Helburu nagusia da herritarrak beraiek aukeratutako hizkuntza ofizialean (euskaraz edo gaztelaniaz) artatzea, haien hizkuntza-eskubideak betetzea eta, beraz, euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza gisa erabiltzea.

Helburu orokorrak eta zehar-lerroak

Planak lau helburu nagusi ezartzen ditu:

  • Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea Kontsumibiderekiko harremanetan.
  • Euskara lan-hizkuntza izateko aurrerapausoak egitea.
  • Kontsumobideren eta bestelako herri administrazioen arteko harremanetan euskara gehiago erabiltzea.
  • Kontsumobideren Zuzendaritzaren lidergoa indartzea euskararen normalizazio prozesua Kontsumobideren ohiko jardunean txertatzeko.

Era berean, hiru zehar-lerro ditu, hain zuzen ere, helburu horietan guztietan eragina daukatenak eta horiek guztiak lantzeko lagungarri gertatzen direnak:

  • Hizkuntza ofizialak erabiltzeko zehaztutako irizpideak eta arauak aplikatzea.
  • Kontsumobideko langileen eta Zuzendaritzaren hizkuntza-gaitasuna handitzea.
  • Kontsumobideko langileen eta Zuzendaritzaren euskararekiko atxikimendua areagotzea.

Hori lortzeko, Kontsumobidek 53 neurri hartuko ditu.

Informazio gehiago: 'Kontsumobiden euskararen erabilera normalizatzeko berariazko plana (2013-2017)' (pdf, 1,47 MB)

 

Azken aldaketako data: 2017/01/12
Euskadi, auzolana