KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontsultak eta erreklamazioak
  4.  
  5. Salaketak nola egin

Kontsumo-arloko salaketak nola egin

Salaketaren bidez, kontsumo-alorreko arau-hauste administratiboa izan daitekeen gertaera bat jakinarazten diozu Administrazioari, nahiz eta hark zuri kalterik ez eragin. Salaketa jaso eta gero, Administrazioko ikuskapen- eta kontrol-zerbitzueek beharrezko egiaztapenak egingo dituzte. Beharrezkoa bada, Administrazioak neurriak hartu edota kasuan kasuko zehapenak ezarriko ditu, arau-hausteak prebenitu eta zuzentzeko, kontsumitzaile guztion interesa babeste aldera.

Nork egin dezake salaketa?

Edozein kontsumitzailek edo erabiltzailek, salatutako gertakariek zuzen-zuzenean eragiten ez badiote ere. 

Nola egin dezakezu salaketa?

Idazki baten bidez. Idazkian datu hauek agertu behar dira, ahalik eta erarik osoenean:

  • Salatzailearen datuak: izena, helbidea, NANa/pasaportea, telefonoa.
  • Salatutako enpresa, establezimendu edo profesionalaren datuak: izena, helbidea, IFK, telefonoa.
  • Salatu nahi diren gertaeren zehaztasunak, ikerketa era egokian bideratzen laguntzeko.
  • Data.
  • Sinadura.

Salaketa-idazkiarekin batera komeni da froga gisa erabili daitekeen edozein dokumentu aurkeztea (kontratua, ordainagiria, tiketa, publizitatea).

Nora bidali behar duzu salaketa?

Kontsumo-erakunde hauetariko batera:

Azken aldaketako data: 2017/09/20
Euskadi, auzolana