KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Dokumentazio-zentroa
  4.  
  5. Gidak eta eskuliburuak

Gidak eta eskuliburuak

Kontsumoaren arloko alderdi orokorrak

 

Kontsumoko arbitraje sistemaren eskuliburua


Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2005eko apirila.
Euskara-gaztelania.
184, 184 orrialde
Edukia: Batez ere praktikoa den monografia honen asmo da baliabide bat izatea kontsumoko arbitrajearen arbitroentzat.Prozedura estrajudiziala da Kontsumoko Arbitraje Sistema; kontsumitzaile edo erabiltzaileen eta enpresen artean sor daitezkeen arazoak konpontzeko balio du, eta justizia-epaitegietara joz gero lortzen diren ondorio berak lortzen dira horren bidez. Prozedura bizkorra da, borondatezkoa, doakoa eta loteslea eta betearazlea alderdientzat.
"Kontsumoko arbitraje sistemaren eskuliburua" kontsumoko arbitraje sistemaren funtzionamendua hobetzeko borondatea irmoaren fruitua da, konbentzituta baikaude kontsumo-arazoak konpontzeko modu arin eta eraginkorragoa dela, bide judizialera zertan joan gabe..
Hartzaileak: Kontsumoko arbitrajearen arbitroak eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen gida


Egilea:Kontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data:2. argitaraldia, 2005eko abendua. Berrinprimaketa 2007ko azaroan.
Euskara-gaztelania.
179, 179 orrialde
Edukia: Mailegu bat eskatu behar dugunean, auto bat edo etxetresna elektrikoren bat erosi behar dugunean, edo argindar-zerbitzua kontratatzean, esaterako, sortzen zaizkigun zalantzei erantzun ahal izateko tresna erabilgarria izan nahi du eguneratutako gida honek.
Horretaz gain, kontsumoarekin lotutako arazo saihesteko hainbat aholku ere ematen digu, erreklamazioak egiteko daude bitartekoaen gaineko informazioa, eta laguntza behar dugunean lagungarri izan dakizkigukeen helbideak ere sartu ditugu.
Hartzaileak: Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

Argitalpena deskargatu (pdf, 1,24 Mb). Gida honetako datuak 2005eko abenduan eguneratu dira.

Kontsumitzaileen eskubideak Europan


Egilea: ontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2004ko martxoa.
Euskara-gaztelania
156, 156 orrialde
Edukia: Europar Batasunean kontsumo arloko gatazkak konpontzeko justiziaren ordez dauden zenbait prozesu batzen ditu liburuak.
Bi kasu praktikoren bidez: bata, erreklamazioa ibilgailuak konpontzeko tailer batean eta, bestea, bidaia konbinatuen aurkako erreklamazioa, aztertzen da zeintzuk diren bide judizialaren ordez dauden araudi eta prozedurak Europako zazpi herritan: Alemania, Italia, Suedia, Erresuma Batua, Frantzia, Polonia eta Txekiar Errepublikan.
Hartzaileak: Kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat, oro har, eta KIUB eta kontsumitzaileen elkarteentzat, bereziki.

 

Hasiera Hasiera

 

II Congreso Europeo de Consumo. Nuevas tendencias en materia de protección al consumidor


Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2003ko iraila.
Gaztelania.
246 orrialde
Edukia: Bilbon, 2003ko martxoan, Kontsumoari buruzko Europako II. Biltzarrean egin zituzten hitzaldiak biltzen ditu liburuak. Halaber, argazki bilduma, hemeroteka, eta partaide eta bildutakoen zerrenda dakartza. Hitzaldiek ondoko gai hauek jorratzen dituzte:

  • Merkatua kontrolatzeko eredu deszentralizaturantz: udalerrien zeregina.
  • Kontsumo-joera berriak Europako esparru juridikoan.
  • Kontsumitzailearen babesari buruzko zuzentarauak aldatzeko proposamenak.
  • Kontsumitzaileen babesa Europan: legeak hutsuneak al ditu?

Barruan duen CD-Rom-ean liburuaren eduki osoa dago, baita jatorrizko hitzaldiak ere.
Hartzaileak: Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

* Liburuaren aurkibidea (gaztelaniaz) (pdf, 27 Kb)

Kontsumitzailearen telefono agenda pertsonala


Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data:1. argitaraldia, 2002ko abendua.
Euskara-gaztelania.
70 orrialde
Edukia: Telefono-gida honek pertsona guztien esku jarri nahi du kontsumoari buruzko oinarrizko informazioa, ez ahazteko eta gogoan izateko beti ezer kontsumitu baino lehen, produktu bat erosi baino lehen edo zerbitzu bat eskatu edo kontratu bat izenpetu baino lehen.
Hartzaileak: Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

Nola konpontzen dira kontsumoko arazoak?


Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2000ko urtarrila.
Euskara-gaztelania
107, 107 orrialde
Edukia: Arbitraje Batzordeak bost urte hauetan erabaki dituen laudorik garrantzitsuenak argitaratuz, sistema hau ezagutzera eman nahi du liburu honek. Izan ere, epaitegietara jo behar izan gabe, kontsumoko arazoak konpontzeko modurik bizkorren eta eraginkorrena dela uste baita.
Hartzaileak: Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

 

Hasiera Hasiera

 

1er Congreso Europeo de Consumo (2000)


Argitalpen data: 2000ko urria.
Gaztelania.
237 orrialde.
Edukia: Donostian, 2000ko martxoan, Kontsumoari buruzko Europako 1. Biltzarrean egin zituzten hitzaldiak biltzen ditu liburuak. Halaber, argazki bilduma, hemeroteka, eta partaide eta bildutakoen zerrenda dakartza. Hitzaldiek ondoko gai hauek jorratzen dituzte:

  • Kontsumitzaileentzako informazioa: estrategia berriak
  • Kontsumitzailea hezitzeko beharra kontsumoko arloetan. Publizitatearen aipamen berezia
  • Europako Zuzenbidearen transposizioen esperientziak
  • Merkatuaren kontrola: produktuen segurantza
  • Kontsumoko gatazken konponbidea: auzibidearen alternatiba
  • Europako finantza-zerbitzuak: arauen normalkuntza

Hartzaileak: Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

Elementos para una teoría del Derecho del Consumo


Egilea: Thierry Bourgoignie.
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 1994ko uztaila.
Gaztelania.
384 orrialde
Edukia: Europako Batasuneko Kontsumo-zuzenbideari buruzko Bourgoignie irakaslearen lana da gaztelaniara itzulita.
Hartzaileak: Kontsumo-zuzenbidearekin zer ikusia dutenak.

La inspección de consumo en el contexto de la actuación administrativa


Argitalpen data: 1. argitaraldia, 1992ko martxoa.
Gaztelania.
224 orrialde
Edukia: 1990ean Donostia-San Sebastianen egindako ikuskatzaile ikastaroetan garatutako txostenak. Txostenen garapena Zuzenbideko zenbait katedradun eta irakaslek egin zuten, eta garatutako gaiak ikuskatzea eta zehapen prozedura kontsumo arloan.
Hartzaileak:Kontsumoko ikuskatzaileak eta kontsumo arloan zehapen prozeduran dabiltzan pertsonak.

 

Hasiera Hasiera

 

El consumo del ocio


Egilea: Restituto Zorrilla Castresana
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 1990eko otsaila.
Gaztelania
130 orrialde
Edukia: Astialdiaren teoriara hurbilketa soziologikoa kontsumoaren ikuspuntutik.
Hartzaileak: Astialdiaren soziologian interesatuak.

 

Hasiera Hasiera

 

Kontsumoaren arloko sektore alderdiak

 

Telekomunikazio zerbitzuen kontratazioari buruzko eskuliburua


Egilea: Estrategias Empresariales Europeas, E-3 S.A.
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2008ko abendua.
Euskara-gaztelania
140, 140 orrialde
Edukia: Internet, telefonia finkoa eta telefonia mugikorra dira argitalpen horren ardatz, eta kontzeptuak argitzea eta kontsumitzaileei aholkularitza modu erraz eta erabat praktikoan ematea du helburu.
Hartzaileak: Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

* Argitalpena deskargatu (pdf, 1.020 Kb)

Bidaia eta garraio eskuliburua


Egilea: Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza.
Argitalpen data:1. argitaraldia, 2007ko martxoa.
Euskara-gaztelania.
93, 93 orrialde
Edukia: Batez ere praktikoa den monografia honen asmo da baliabide bat izatea kontsumitzaile eta erabiltzaileek bidaia eta garraio eremuan zer eskubide dituzten eta eskubide horiek gauzatzeko zer bide hartu behar duten ikas dezaten.
Hartzaileak: Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

* Argitalpena deskargatu (pdf, 645 Kb)

Banku zerbitzuen eskuliburua


Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2004ko azaroa.
Euskara-gaztelania.
216, 212 orrialde
Edukia: Batez ere praktikoa den monografia honen asmo da baliabide bat izatea kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat banketxeetan eragiketa arruntenak egiteko orduan.
Argi dago gaur egun herritar gehienok garela banku zerbitzuen erabiltzaile, hala nola, aurrezki libretak, kontu korrenteak, txartelak, maileguak, pentsio planak... Baina, banku zerbitzuak parra-parra erabiltzen baditugu ere, faltan hartzen da horrelako zerbitzuei buruzko oinarrizko jakin beharrak edukitzea. "Banku-zerbitzuen eskuliburua"-k hori lortu nahi du, hau da, gaur eguneko ikuspegitik argi hori ematea, kontuan izanik finantza zerbitzu berriak eta araudian izandako azken aldaketak.
Hartzaileak: Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

* Argitalpena deskargatu (pdf, 440 Kb)

 

Hasiera Hasiera

 

Manual para la adquisición de vivienda


Argitalpen data: 4. argitaraldia, 2002ko martxoa.
Euskara-gaztelania.
120, 120 orrialde
Edukia: Etxebizitza erosteko baldintza orokorrak eta egin beharreko kudeaketak aztertzea, bai eta finantzatzeko modua ere. Kontratu ereduak.
Hartzaileak: Kontsumitzaileak, erabiltzaileak, KIUBetako eta kontsumitzaileen erakundeetako langileak.

Merkataritza elektronikoa interneten. Kontsumitzailearen gida


Egilea: Xavier Ribas Alejandro.
Argitalpen data: 2001eko martxoa.
Euskara-gaztelania
135, 115 orrialde
Edukia:Gida honen helburua da Interneteko merkataritza elektronikoan izan daitezkeen arrisku juridiko nagusiak zehaztea eta aztertzea. Aldi berean, hainbat aholku eskaintzen du, sarearen bidez erosketak egiteko unean erreferentzia praktiko gisa erabilgarri eta lagungarri izateko asmoz. Lehendabizi, zehaztapen orokorrak aipatzen dira, erabilitako baliabideak, oztopoak eta faktore inhibitzaileak, eta berme osagarriak, besteak beste. Bigarrenez, ondoko gai hauek jorratzen dira:

  • Saltokiari buruzko datuak
  • Produktuaren ezaugarriak
  • Marketinga eta publizitatea Interneten
  • Datu pertsonalak
  • Kontratatzeko baldintza orokorrak
  • Finantza-produktuak
  • Zergak
  • Erantzukizun zibila
  • Eztabaiden ebazpena
  • Interneteko iruzurrak eta delituak

Horrez gain, legeei buruzko eranskina, merkataritza elektronikoarekin lotutako terminoen hiztegia eta lotura baliagarriak barne hartzen ditu.
Hartzaileak:Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.
* Argitalpena deskargatu (pdf, 829 Kb)

Aseguruen gida praktikoa


Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2000ko azaroa.
Euskara-gaztelania.
207, 207 orrialde
Edukia: Seguruei buruzko sarrera orokorra eta partikularren artean ohikoenak diren aseguruak garapena. Aseguruen ideia nagusiak aztertzen dira: automobil-asegurua; etxeko arrisku anitzetarako asegurua; bizi-asegurua; istripu-asegurua; gaixotasun-asegurua; osasun-asistentziako asegurua.
Atal bakoitzean, gainera, kontsumitzaileak kontuan hartu behar duen hainbat gauza agertzen da. Gida honen irakurketa errazago izateko aseguruei buruzko ohikoenak diren galderak azaltzen dira.
Hartzaileak: Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak, KIUBetako eta kontsumitzaileen erakundeetako langileak.

 

Hasiera Hasiera

 

Euskadi, auzolana