KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Dokumentazio-zentroa
  4.  
  5. Ikasmateriala

Kontsumo-arloko prestakuntzarako ikasmateriala

Materialak Kontsumobiden eska daitezke:

Multimedia-materiala

Multimedia-materiala: Frutak eta Barazkiak. Mundu iraunkor eta solidario baterako


Argitalpen data: 2013. Euskara-gaztelania.
Formatua: Multimedia.
Helburua: Tokiko eta sasoiko fruta eta barazkien kontsumoa sustatzea (ingurumenerako, gizarterako eta ekonomiarako onuragarria baita) eta fruta eta barazkiak merkaturatzean ere ?bidezko merkaturatze? irizpideak jarraitzearen garrantziaz kontzientziatzea.
Nori zuzenduta: Hamar urtetik gorakoak. Bereziki, ikasleentzat izan liteke interesgarria material osagarri gisa.
Edukia: Sarrera eta 5 joko: 'Nondik datoz?', 'Gure frutak eta barazkiak?, 'Erosketak', 'Hoteleko buffeta' eta 'Frutaren antzara jokoa'.

Multimedia-materiala erabiltzeko lotura

Multimedia-materiala: Frutak eta Barazkiak. Elikadura osasungarria lortzeko


Argitalpen data: 2013. Euskara-gaztelania.
Formatua: Multimedia.
Helburua: Fruten eta barazkien kontsumoa sustatzea, elikadura osasuntsu eta orekatua izateko.
Nori zuzenduta: Zortzi urtetik gorakoak. Bereziki, ikasleentzat izan liteke erabilgarri ikasketetarako material osagarri gisa.
Edukia: Fruten eta barazkien ezaugarrien eta horiek jateak osasunari dakarzkioten onuren inguruko informazioa eta zenbait joko. Informazioa eta jokoak merkatu bateko salmenta postuen (5) barrena eskura daitezke: Frutak eta barazkiak, Bilatu bere sasoia, Pisura, Goazen ortura eta Nire menua.

Multimedia-materiala erabiltzeko lotura

Multimedia-materiala: Elikagaien etiketak, Publizitatea, Establezimendutik kanpoko salmentak eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuak


Argitalpen data: 2013. Euskara-gaztelania.
Formatua: Multimedia.
Helburua: Kontsumoko prestakuntza-ikastaroetan erabiltzeko material lagungarria.
Nori zuzenduta: helduei.
Edukia: 4 gaikako bloke. Bloke bakoitzean: aurkezpena + bideoa  + 4 atal: Informazioa, Betebeharrak, Jarduera eta Baliabideak.

Multimedia-materiala erabiltzeko lotura

 

Hasiera Hasiera

 

Beste material batzuk

Kontsumoari buruzko hezkuntza-materiala ingelesez


Argitalpen data: 2015. Ingelesa.
Helburua: Gaztarotik kontsumoaren alorreko jarrera kontziente, kritiko eta arduratsuak sustatzea, betiere ingelesezko material didaktiko gero eta gehiago eskatzen dela jakinda.
Nori zuzenduta: Oro har, DBHko eta DBHtik aurrerako ikasleak eta helduak. Bereziki, interesgarria da hezkuntza arautu hirueleduna duten ikastetxeentzat eta kontsumoko gaiak ingelesez landu nahi dituzten beste kolektibo batzuentzat.
Edukia: Unitate didaktiko bakoitzak egitura hau du: a) Irakaslearentzako gida, b) Jarduerak eta c) Ebaluazioa. Informazio gehiago.
Gaiak: 2 unitate didaktiko daude eskura:

- 'Healthy diet and nutrition labels'

Teaching guide (PPS, 830 KB) [Oharra: irekitzeko, FireFox o Chrome nabigatzailea erabili]

Exercices (NOTEBOOK, 7,7 MB)

Evaluation

- 'Advertising. Bring out your critical side'

Teaching guide (PPS, 4,15 MB) [Oharra: irekitzeko, FireFox o Chrome nabigatzailea erabili]

Material to project (PPS, 8,07 MB) [Oharra: irekitzeko, FireFox o Chrome nabigatzailea erabili]

Evaluation

Kontsumo arduratsuaren gida


Argitalpen data: 2009. Euskara-gaztelania.
Formatua: liburua eta CD-Roma.
Helburua: pertsonekin eta ingurune naturalarekin errespetuzko kontsumo-ohituren garapena erraztea.
Nori zuzenduta: helduei, oro har, gidak familia-eremuan arreta finkatzen duen arren.
Edukia:aurkezpena, hitzaurrea eta bost gaikako bloke:

Egin kontu kontsumoari!


Argitalpen data: 2007. Euskara-gaztelania.
Formatua: Lau unitate didaktiko daukan karpeta. Unitate bakoitzako honako hau dago:

  • Oinarrizko ipuina.
  • Ipuinarekin zerikusirik duten jarduera didaktikoak.
  • Ipuina kontatua dakarren CD bat.


Helburua: Gazte-gaztetik kontsumo hezkuntza erreztea, neska-mutiko arduratsu, kritiko eta konsziente izateko lagungarri izan dadin.
Nori zuzenduta: Haur Hezkuntzako ikasleei.
Edukia: Lau unitate didaktiko lantzen dira: elikadura eta nutrizioa; kontsumo iraunkorra; jolasak eta jostailuak; haurren segurtasuna.

Elikadura eta nutrizioari buruzko materiala:

Kontsumo iraunkorrari buruzko materiala:

Jolas eta jostaluei buruzko materiala:

Haurren segurtasunari buruzko materiala:

Energia gida


Argitalpen data: 2006. Euskara-gaztelania.
Formatua: lliburua eta CD-Roma.
Helburua: Energia eta beraren eraginak aztertzea.
Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntzako ikasleei.
Edukia: Lehen Hezkuntzako hiru zikloetako ikasleei zuzendutako fitxa didaktikoz osatutako hiru multzo.

Garraio gida


Argitalpen data: 2006. Euskara-gaztelania.
Formatua: liburua eta CD-Roma.
Helburua: garraiobideak eta beraien eraginak aztertzea
Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntzako ikasleei.
Edukia: Lehen Hezkuntzako hiru zikloetako ikasleei zuzendutako fitxa didaktikoz osatutako hiru multzo.

[Agortua. EAEren barruan bakarrik ematen da maileguz]

YouthxChange gida


Argitalpen data: 2005. Euskara-gaztelania.
Formatua: liburua.
Helburua: egungo gizartean kontsumo iraunkorrari buruzko gaien eta horren erronkaren laburpentxo azaltzea.
Nori zuzenduta: gazteei.
Edukia:egungo kontsumo iraunkorrari buruzko 15 gai ezberdin lantzen dira. Tokiko zein mundu mailan, kasu errealekin, ekimenak, produktuak eta zerbitzuak nabarmenduz. Gai hauek zakondu egiten dira Web orri honetan: www.youthxchange.net (ingelesez).

Argitalpena deskargatu (pdf, 2,06 Mb)

CONSA3 Kosmetikoak


Argitalpen data: 2005.
Formatua: CD-Roma.
Helburua: ikuspuntu didaktiko batetik, kosmetikoak modu arduratsu batez erabiltzea aztertzea.
Nori zuzenduta: helduei.
Edukia: 5 unitate didaktikoak:

  • Europar herrialdeak
  • Osasunerako hezkuntza
  • Kontsumorako hezkuntza
  • Informazioaren teknologiak
  • Informazioa eta publizitatea
"CONSA3 Kosmetikoak" Maleta


Argitalpen data: 2005.
Formatua: maleta.
Helburua: ikuspuntu didaktiko batetik, kosmetikoak modu arduratsu batez erabiltzea aztertzea.
Nori zuzenduta: helduei.
Edukia: irudiak, jokoak eta praktiketarako materialak dituzten 5 unitate didaktikoak;

  • Europar herrialdeak
  • Osasunerako hezkuntza
  • Kontsumorako hezkuntza
  • Informazioaren teknologia
  • Informazioa eta publizitatea

[Material hau ez da banatzen. EAEren barruan bakarrik ematen da maileguz]

Kontsumoa begi matematikoekin


Argitalpen data: 2005.
Formatua: CD-Roma eta liburua.
Helburua: kontsumo mundua ikuspegi matematiko batetik deskubritzen, ezagutzen, azaltzen, kritikak egiten eta aldatzen ikastea.
Nori zuzenduta: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloaren ikasleei.
Edukia: bost jarduera multzo, kontsumoarekin zerikusurik duten eguneroko egoeretan matematika aplikatzen jakiteko.

[Agortua].

Zure segurtasuna dago jokoan


Egilea:Kontsumitzaileak Hezteko Sarearen barruan eginiko materiala.
Argitalpen data: 2003.Euskara-gaztelania.
Helburua: produktuen segurtasunari buruzko azterketa egiten duen material didaktikoa.
Edukia:ikasleentzat interesgarriak diren 10 gai jorratuko dira; ikaslearentzako koadernoak eta irakaslearentzako beste bat da materiala.
Ikaslearentzako koadernoak zenbait jarduera jasotzen ditu sakondu ahal izateko gai bakoitzeko kontsumo alderdia. Halaber, termino zehatzen gida eta denborapasak ditu.
Irakaslearentzako koadernoak gai bakoitzari buruzko informazio interesgarriak jasotzen ditu, irakasleak erreferentzia bat izan dezan. Era berean, ebaluatzeko irizpideak eta ikasleei planteatutako jardueren erantzunak ditu.enga un marco de referencia. Asimismo contienen criterios para la evaluación y las soluciones a las actividades planteadas al alumnado.
Irakaslearentzako materiala:

Ikasleentzako materiala:

[Agortua. EAEren barruan bakarrik ematen da maileguz]

Dieta


"Elikadura eta nutrizioa gelan" gaia lantzeko material didaktikoa.
Argitalpen data: 2003.
Helburua:elikadurari eta nutrizioari buruzko ikuspegi global eta sekuentziala eskaintzea, zenbait lan proposamenen bidez.
Edukia:Dieta CD-ROMa: kontsulta eta lanerako zein ondo pasatzeko elementua da. CD honetan informazio zehatza eskaintzen da elikadura eta nutrizioari buruz erabat modu elkarreragilean. Atal hauek ditu, besteak beste:

  • Supermerkatua: elikagaien osaera nutrizionala ezagutu ahal dugu bertan.
  • Menuak egitea: gure dieta aztertu ondoren, zer jan behar dugun esaten digu gure beharrizanen arabera.
  • Liburutegia: terminoen glosarioa dauka.
  • Joko elkarreragilea: elikadurari buruzko zenbait kontzeptutan sakondu ahal izateko.
  • Ikasleentzako lan koadernoa: bi koaderno daude, bata Lehen Hezkuntzakoentzat eta bestea Bigarren Hezkuntzakoentzat. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat 'Elikagaiak' gaia landu zen, ekintzen proposamen sekuentziatu baten bidez. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat 'Nutrienteak' gaia jorratu zen.

Ikasleentzako materiala osatzeko irakasleen koadernoa dago. Bertan zenbait iradokizun didaktiko ematen zaie irakasleei.

 

Hasiera Hasiera

 

Azken aldaketako data: 2015/09/23
Euskadi, auzolana