KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Prestakuntza
  4.  
  5. Prestakuntza-zentroak

Kontsumobideko Kontsumorako Prestakuntza-Zentroak

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dauzkan Prestakuntza-Zentroen bitartez ematen du kontsumorako prestakuntza.

Hartzaileak

  • DBHko 2. zikloko (3. eta 4. mailak), Batxilergoko, Lanbide Heziketako, HLPPko, HHEko ikasleak.
  • Hezitzaileak.
  • Gurasoak.
  • 14 urtetik gorako pertsona-taldeak:
    • Elkarte soziokulturalak, familienak, etxekoandreenak, gazteenak, auzokoenak, gremioenak, kontsumitzaileenak, gizartean edo lan-munduan sartzen laguntzekoak (desberdintasuna, immigrazioa, gaixotasunak, desgaitasunak ...).
    • Erakundeak: akademiak, unibertsitateak, erakunde publikoak...
    • Beste talde batzuk.
  • Adinekoak.
  • Kontsumo-arloko profesionalak eta ekonomia-eragileak.

Zerbitzuak

Prestakuntza-jarduera sorta zabala eskaintzen dute Kontsumorako Prestakuntza-Zentroek, Kontsumobideko Plangintza, Azterketa, Informazio eta Prestakuntzarako Unitateak kudeatzen dituenek.

'Kontsumoko Prestakuntza Kontsumobideko Zentroetan' liburuxka' Liburuxka (pdf,2 MB)

Zentroek honako zerbitzu hauek ere ematen dituzte:

  • Aholkularitza: Hezitzaileentzako banakako arreta, prestakuntza-ekintzak talde bakoitzaren beharrizanetara egokitzeari buruz.
  • Infoteka: Kontsumitzaileek kontsumoarekin loturiko alderdiei buruzko material informatikoa kontsultatzeko gune librea.
  • Mediateka: Kontsulta eta mailegurako gunea: argitalpenak, material didaktikoak.

Beren lana aurrera eramateko, giza baliabide eta bitarteko material ugari dituzte. Horien artean, oso garrantzitsuak dira Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) eskaintzen dituzten aukerak.

 
 


Harremanetarako

Informazio gehiago




Azken aldaketako data: 2017/10/09
Euskadi, auzolana