KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazioa
  4.  
  5. Zer egin: kontsultak, erreklamazioak...

Zer egin: kontsulta, erreklamazioa, kexa edo salaketa?

Kontsumitzaile eta erabiltzaile izateagatik, produktu bat erosterakoan edo zerbitzu bat kontratatu edo erabiltzerakoan zerbait gertatzen bazaizu, ekimen hauetakoren bat jar dezakezu abian:

  • Kontsulta
  • Erreklamazioa
  • Kexa
  • Salaketa

Kontsulta

Kontsumoko erakunde bati eska diezaiokezun informazioa da kontsulta. Kontsumitzaile eta erabiltzaile izateagatik dituzun eskubideei eta betebeharrei buruzko zalantzak argitzeko eta horiek nola gauzatu jakiteko erabiltzen da.

Erreklamazioa

Kontsumitzaile izateagatik zure eskubideak urratu eta kalte egin dizula uste duzun gertaera baten berri enpresa edo establezimendu bati edo Administrazioari emateko komunikazioa da erreklamazioa. Helburua da kontsumitzailearen nahia aintzat hartu (kontratua deuseztatzea, beste produktu bat ematea...) eta gatazkari konponbidea ematea

Salaketa

Administrazioari gertakari bat kontsumoaren alorreko administrazioko arau-hauste bat izan daitekeela adierazteko egintza da salaketa, nahiz eta hark zuri kalterik ez eragin. Administrazioko ikuskapen- eta kontrol-zerbitzueek beharrezko egiaztapenak egingo dituzte. Beharrezkoa bada, erabakiak hartu edo zehapenak jarriko dituzte, jarduera arau-hausleak zuzendu eta prebenitzeko, kontsumitzaile guztien intereserako.

Kexa

Enpresa edo establezimenduari bidal diezaiokezun komunikazioa da kexa, erositako produktuarekin edo jasotako zerbitzuarekin gustura ez zaudela adierazteko. Helburua da bezeroari eman beharreko zerbitzua hobetzea.

Azken aldaketako data: 2013/02/27
Euskadi, auzolana