KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

  1. Hasiera
  2.  
  3. Profesionalak
  4.  
  5. Diru-laguntzen plan estrategikoa. 2016-2018

Kontsumobideren diru-laguntzen plan estrategikoa 2016-2018

Kontsumobideren Zuzendaritza Kontseiluak ‘Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren diru-laguntzen plan estrategikoa. 2016-2018’ (pdf, 262 KB) onartu zuen 2015eko azaroaren 25ean.

Planaren indarraldia 3 urtekoa izango da eta institutuaren plangintza-tresna gisa eratu da; hain zuzen ere, diru-laguntzak emateko orduan, bai erabilera publikoko edo interes sozialeko jarduerak bultzatzeko, bai xede publikoen lorpena sustatzeko.

Halaber, dokumentua egitean, arlo honetako jardueran izan beharreko efikazia-, eraginkortasun- eta gardentasun-mailari erantzun egokia ematea ere izan du helburu Kontsumobidek. Kontsumo-politikekin eta Kontsumobideren helburu estrategikoekin bat egiten duten aliantza sendo eta lerrokatuen sare bat lortzea da xedea.

Diru-laguntza lineak

Planak bi diru-laguntza linea aipatzen ditu:

Tokiko erakundeetara eta haiek sustatutako erakundeetara bideratutako laguntzak, kontsumitzaile eta erabiltzaileak sustatu eta defendatzeko

Helburuak:

  • Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoetara (KIUB) bideratutako gune eta zerbitzuek funtziona dezaten eta jarduerak, alegia, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak eta gune eta zerbitzuon argitalpenak argitaratu eta zabaltzekoak, egiten laguntzea.
  • Kontsumoko ikuskapen-jarduerak gauzatzen laguntzea.
  • Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoetara bideratutako gune eta zerbitzuak instalatzen, eraberritzen, handitzen, hornitzen edo lekuz aldatzen laguntzea.

Kontsumitzaileen Elkarteentzako laguntza ekonomikoak, funtzionamenduaren, laguntza juridikoaren eta kontsumo-proiektuak gauzatzearen ondorioz sortutako gastuak ordaintzeko

Helburuak:

  • Kontsumitzaileen erakundeen funtzionamendu orokorrari laguntzea, kontsumitzaileei erantzuteko eta haien erreklamazioak kudeatzeko.
  • Kontsumitzaileen erakundeek kontsumitzaileei ematen dioten laguntza juridikoa gauzatzen laguntzea.
  • Kontsumo-proiektuak egiten laguntzea.

Urteko deialdiari buruzko informazioa lor dezakezu laguntzak eta diru-laguntzak atalean.

Azken aldaketako data: 2017/01/17
Euskadi, auzolana