Kontsumobide

Kontsumobide Aholkuak

04/19ko kanpainaren emaitzak: Arrain freskoaren etiketen kontrola.

Helburuak

Egiaztatzea salgai dauden produktuek badutela nahitaezko informazioa duen etiketa.

Egiaztatzea trazabilitate-datuak indarreko araudiarekin bat zetozela.

Kanpainak zehapen-izaera du.

Noiz egin zen

Maiatzaren 7tik 23ra

Jarduketa hori kanpaina baten bigarren faseari zegokion, zeinaren lehen fasea 2018ko ekainean egin baitzen. Hori dela eta, lehen fasean ohartarazi ziren establezimenduetara joan gara, bai eta sartu berri diren beste batzuetara ere.

Egindako jarduketak

Guztira 84 arrandegi ikuskatu dira: 18 Araban, 36 Bizkaian eta 30 Gipuzkoan.

Legatza eta antxoak kontrolatu dituzte, eta, espezie horiek ez zeudenean, bakalada, sardinak eta zapoa.

Kanpainan, lankidetzan jardun dugu Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendeko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuarekin.

Emaitzak

Kasuen % 39,88an ez-betetzea antzeman da, 32 puntu baino gehiagoko hobekuntza nabarmena, zeren eta 2018an ez-betetzeen maila% 72,62koa baitzen. Nabarmentzekoa da Araban eta Gipuzkoan ez-betetzeen mailak behera egin duela 2018. urtearekin alderatuta (2018ko% 83,33tik 2019ko% 33,33ra eta 2018ko% 84.08tik 2019ko% 28,33ra), baina Bizkaian antzeko zifrak mantendu dira (% 58,03 2018an eta% 52,77 2019an).

Bizkaian daude ez-betetze gehien, % 52,77; Araban,% 33,33; eta Gipuzkoan,% 28,33.

Ez-betetze ohikoena (% 27.54) da etiketan ez dela agertzen espeziearen izen espezifikorik. Larriena, ordea, oholtxo edo txartelik (etiketarik) ez egotea da. Arau-hauste hori kasuen% 11 eta 31n antzeman da.

Honako hauek dira antzemandako beste ez-betetzeak:

  • Ez da adierazten arrantza-aparailuaren kategoria: 25,95 %
  • Itsasoan harrapatutako arrantza-produktuen kasuan, FAO eremua 27 (Ipar-mendebaldeko Atlantikoa) edo 37 bada (Mediterraneoa eta Itsaso Beltza), ez da adierazten harrapaketa-azpieremua ( 38.1 a): % 24,68
  • Ez da adierazten produktua harrapatzeko edo hazteko eremua: % 22,16
  • Ez da ekoizpen-metodoa adierazten, bereziki, honako hitz hauen bidez: "Harrapatua..." edo "ur gezaz harrapatua..." edo "... hazkuntzakoa...": % 21,56
  • Erreklamazio-orriak daudela adierazten duen kartela ez dago bistan: % 11,90
  • Prezioa adieraziz gero, neurri-unitatea ez da prezioa/kg: % 11,59
  • Erreklamazio-orririk ez izatea: % 10,71
  • Ez da prezioa adierazten: % 9,52

Zehapena ezar daitezke honako hauek ez izateagatik: nahitaezko informazioa, erreklamazio-orriak, edo halakorik ez daukatela adierazten duen kartela, eta prezioa, ondo ikusten dela.

Ondorioa

2018ko emaitzekin alderatuta, ikusi da nabarmen hobetu dela kontsumitzaileari arrainaren etiketetan eskaintzen zaion informazioa, batez ere Gipuzkoan eta Araban, eta Bizkaian ez-betetzeen maila ez dela asko jaitsi.

Erreklamazio-orriak edukitzea eta hori iragartzen duen kartela erakustea gero eta hedatuago dago establezimenduetan.

Azken aldaketako data: