Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

05/25 kontrolaren azken txostena: 1.5 programa - ''Detergenteak - makina likidoko detergentea''

Kanpainaren helburua eta garapena

Merkatua kontrolatzeko jarduera horien helburu nagusia makina likidoko detergenteek araudia betetzen dutela ziurtatzea da. Kontrol horiek zehapen-izaera izan dute, eta Araban egin dira ikuskapenak, apirilaren 1etik 30era bitartean.

3 kontrol-maila egin dira:

  1. Ikuskapen bisuala: bai aurrez aurre bai online, eta produktuak araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu da.
    • Presentziala
    • Online
  1. Dokumentu-egiaztapena: egiaztatu da dokumentazio teknikoa eskuragarri dagoela eta nahikoa eta zuzena dela.
  2. Laborategiko saiakuntzak

Jasotako emaitzak

Produktua aurrez aurre ikuskatzea

Aurrez aurreko ikuskapen bisualetan % 40ko ez-betetzea detektatu da. Ez-betetze ohikoena izan da osagaien informazio-orria kontsultatzeko web orririk ez izatea. Beste ez-betetze batzuk hauek izan dira: merkaturatzearen arduradunaren telefono-zenbakia ez agertzea, eta osagaien informazio-orria eskatzeko helbide fisiko edo elektronikoa edo telefono-zenbakia ez agertzea, 3 produktuk ez dute betetzen (% 30).

Online ikuskapenen kasuan, ez-betetze maila berdina da: % 40. Osagaiei buruzko informazio-orria kontsultatzeko web-orririk ez agertzeaz gain, etiketak ez zuen karaktere irakurgarririk, agerikorik eta ezabaezinik.

Dokumentu-ikuskapenari dagokionez, ez da ez-betetzerik antzeman; laborategira bidalitako laginetan, berriz, 1 ez zen egokia, detergenteak begiekin kontaktua izanez gero, zuhurtasun-aholkuak ez ziren araudian ezarritakoak.

Ez-betetze guztiek zehapen-espedientearen proposamen izan dute.

Ondoriak

Hautemandako ez-betetzeen ehunekoa kontuan hartuta, hurrengo ekitaldietan produktu horiek kontrolatzen jarraitzea gomendatzen da.

Azken aldaketako data: