09/25 kontrolaren azken txostena: 9. kategoria - ''Okintzako, opilgintzako, pastelgintzako, gozogintzako eta galletagintzako produktuak - Roskillak, sobaoak, opilak, pastak eta glutenik gabeko opilak''
Kanpainaren helburua eta garapena
Merkatua zaintzeko jarduera horien helburu nagusia okintzako, opilgintzako, pastelgintzako, gozogintzako eta galletagintzako produktuek araudia betetzen dutela zaintzea da. Kontrol horrek zehapen-izaera izan du, eta 2025eko ekainaren 1etik 30era bitartean egin dira ikuskapenak Bizkaian.
58 ikuskapen egin dira 4 kontrol-mailatan:
- Produktuaren protokoloari lotutako jarduketa: 20 kontrol egin dira 20 marka komertzial desberdinekin, 15 txikizkako saltokietan.
- Laginak hartzeagatiko jarduketa: 13 markatako 14 produkturen laginak hartu dira, 9 txikizkako operadoretan.
- Ofiziozko ikuskapenak: Ofiziozko 14 ikuskapen egin dira erreklamazio-orrietan eta horiek iragartzeko kartelean.
- Operadoreen protokoloari lotutako jarduketak: 9 kontrol egin dira txikizkako saltokietan.
Jasotako emaitzak
Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:
- Produktuaren protokoloari lotutako jarduketa: Egindako 20 jarduketetatik % 75eko ez-betetzea antzeman da, eta ohikoena (13 produktutan) elikagaiaren izena legezko izendapenarekin bat ez etortzea izan da, "Pastelgintzako eta gozogintzako produktuak" terminoari dagokionez.
- Laginak hartzeagatiko jarduketak: CICCk (Kalitatea Ikertu eta Kontrolatzeko Zentroa) aztertutako 14 produktuetatik 6tan (% 42.85) ez-betetzeak antzeman ditu. Ez-betetze ohikoena nutrizio-informazioarekin lotuta dago; hain justu, laborategian egindako analisian lortutako "guztizko azukreen" edo "koipearen" balioa ez dator bat etiketan adierazitakoarekin.
- Ofiziozko ikuskapenak: Ofiziozko 14 ikuskapenetan ez da ez-betetzerik antzeman.
- Operadoreen protokoloari lotutako jarduketak: egindako 9 kontroletan ez da ez-betetzerik antzeman.
Ondoriak
Hautemandako ez-betetzeen kopuru handia dela eta, opilgintzako, pastelgintzako eta gozogintzako produktuak kontrolatzen jarraitzea gomendatzen da.
Azken aldaketako data:



