Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

17/25 kontrolaren azken txostena: 9.kategoria ''Okindegiko produktuak: ogi txigortua, hanburgesa-ogitarako ogia eta hot dog ogia''

Kanpainaren helburua eta garapena

Merkatua zaintzeko jarduera hauen helburu nagusia ontziratutako okindegiko produktuek (ogi txigortua, hanburgesa-ogitarako ogia eta hot dog ogia) elikagaien araudia eta kontsumitzaileei eman beharreko informazioari buruzko araudia betetzen dutela egiaztatzea da, bereziki etiketatzeari dagokionez.

Kontrolak zehapen-izaera izan du.

Ikuskapenak saltoki minoristetan egin dira, aurrez aurreko ikuskapenen eta lagin-hartzeen bidez. Guztira, Bizkaiko Lurralde Zerbitzuak 31 jarduketa egin ditu 2025eko irailaren 1etik 26ra bitartean, honela banatuta:

  • Produktuen protokolo bidezko jarduketak: 17
  • Erreklamazio-orriak eta kartel iragarkia kontrolatzeko jarduketak: 7
  • Lagin-hartze bidezko jarduketak: 1
  • Operadoreen protokolo bidezko jarduketak: 6

Lortutako emaitzak.

Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:

  • Produktua aurrez aurre ikuskatzea (CS 17/25-1)
    • Produktuen kontrola
      Egindako 17 kontroletan 2 produktutan (% 11,75) ez-betetzeak hauteman dira.
      Ez-betetze ohikoena osagai jakin batzuen kantitatea ez adieraztea izan da, nahiz eta produktuaren izenean agertu; horrek kontsumitzailea nahas dezake.

Dagokion zehapen-prozedura hastea proposatu da.

  • Lagin-hartzea
    Laborategiko analisiak ez du ez-betetzerik hauteman.
  • Erreklamazio-orrien kontrola
    Egindako 7 ikuskapenetan ez da ez-betetzerik antzeman.
  • Operadoreen kontrola (CS 17/25-2)
    Ikuskatutako 6 saltoki minoristetan ez da ez-betetzerik antzeman.

Ondoriak

Atzemandako betetze-maila handia ikusita, ez da beharrezkotzat jotzen ontziratutako ogi txigortua, hanburgesa-ogitarako ogia eta hot dog ogiaren kontrola berriro egitea.

.

Azken aldaketako data: