10 Aholkua
10. Aholkua: Overbookingarekin dirua itzuli behar dizute.
Bidaiatzea. Beste kultura batzuk ezagutu eta haietatik ikastea. Esperientzia berriak bizitzea. Itzela dirudi baina ezbeharrak ere gertatzen dira. Eta horretarako, jakin behar duzu:
- Overbooking-a badago, hauek dira zure eskubideak: dirua itzultzea edo ordezko bidaia bat ematea, eta baita berehalako konpentsazio bat ere.
- Hegaldia bertan behera uzten badute, ordezko garraio bat edo dirua 7 egunetan itzultzea aukera dezakezu. Baina kontuz! Zenbat aurrerapenarekin jakinarazten dizuen arabera, eskubide batzu edo beste batzu dituzu. Informa zaitez.
- Zure hegaldia atzeratzen badute eta atzerapena 5 ordutik gorakoa bada, janaria, freskagarria, ostatua eta itzulketa jasotzeko eskubidea duzu.
- Ekipajea hondatzen bada, 7 egun dituzu erreklamatzeko. Galtzen bada, 21 egun.
Eta gogoan izan beti, kontsumitzen duzunean, kontsumitzen jakin behar dela.