9 Aholkua
9. Aholkua: Etxez etxeko salmentei atea ez irekitzeko esan zure aitona-amonei.
Rin! Rin! Horrela jotzen du etxeko ateak etxez etxeko salmentak egitera etortzen zaizkizunean. Eta adineko pertsonak, oso fidakorrak eta atseginak direnak, ireki egiten dituzte. Eta askotan iruzur egiten diete.
Horregatik, etxez etxeko salmentei aterik ez irekitzeko esan behar diezu zure aitona-amonei, ezta Eusko Jaurlaritza edo Osakidetza direla esaten badute ere, erakunde horiek ez baitira atez ate ibiltzen.
Eta esaiezu debekatuta dagoela etxeetan argindarra edo gasa saltzea. Zuk espreski deitzen baduzu bakarrik etorri dezakete etxera.
Baina garrantzitsuena zera da, atea irekitzen badute, ez dezatela ezer sinatu ulertzen ez badute, eta, batez ere, ez dezatela beren daturik eman.
Gainera, zerbait saltzen badiete eta iritzia aldatzen badute, 14 egun dituzte itzultzeko. Bilgarria ez apurtzeko, ez irekitzeko eta ez erabiltzeko esan, itzultzeko eskubidea izan dezaten.
Eta gogoan izan beti, kontsumitzen duzunean, kontsumitzen jakin behar dela.