Kontsumobide

Akademiak, gimnasioak eta beste zerbitzu batzuk

Zerbitzu-prestazioen eta produktu-erosketen kontratuak

Kontsumitzaileak 14 egun ditu kontratuaren suntsiarazpena eskatzeko, hura betetzea ezinezkoa dela dekretatzen den unetik aurrera. Lehenik eta behin zerbitzua eskaini duen edo produktua saldu duen entitatearekin negoziatu behar da, fede onean oinarrituta akordio bat egiten saiatzeko Kontratua betetzea ezinezkoa dela erabakitzen denetik 60 egun igaro eta akordiorik egin ez bada, kontsumitzaileak 14 egun izango ditu kontratuaren suntsiarazpena eskatzeko.
Enpresak gastuak kendu ahal izango ditu kopuru horretatik, baldin eta kontsumitzaileari behar bezala xehatuta jakinarazten badizkio. Enpresak eta kontsumitzaileak aukera daukate dekretuan adierazitakoez bestelako baldintzak adosteko.

Segidako traktuko kontratuak

Segidako traktuko zerbitzuen kontratuei dagokienez (gimnasioak, akademiak...), enpresa emaileak geroago berreskuratzeko zerbitzuak proposa ditzake , baina kontsumitzaileak ez onartzeko eskubidea dauka –ezin duelako edo ez duelako nahi–. Berreskuratzeko zerbitzuak onartu ezean, enpresak ordaindutako zenbatekoa itzuli behar du, zerbitzua erabili ez den egun-kopuruaren proportzio berean.
Enpresak eta kontsumitzaileak erabaki dezakete, halaber, hurrengo kuotak murriztea. Halakoetan, zerbitzua berrabiarazi arte, enpresak ezin du beste ordainagiririk igorri, bi alderdiak ados ez badaude

Haurtzaindegia kobratzen jarrai dezakete nire alaba martxoaren 14tik aurrera joan ez bada

Haur-eskolak hezkuntza arautuaren babespean daude, eta, beraz, ez da aplikagarria 11/2020 Errege Dekretuaren 36. artikulua. Ulertu daiteke,  kuota gurasoei pasatzen jarrai dezaketela, baldin eta haurrek matrikulatuta jarraitu badute eta eskolaren aukeren arabera nolabaiteko harreman bat egon bada. 

Ezin dute kobratu zerbitzu gehigarririk, hala nola garraioa, eskolaz kanpoko zerbitzuak edo jantokia; izan ere, zerbitzu horiek ez dira hezkuntza arautuaren zatitzat hartzen, eta, ematen ez direnez 11/2020 Errege Dekretuaren 36. artikuluaren barruan sartzen dira. 

Hori da, funtsean, Kontsumo Ministerioak Haur Hezkuntzako Ikastetxeen Federazio Nazionalaren kontsulta bati eman dion erantzuna.

Azken aldaketako data: