Kontsumobide

Kontsumobidek hobetu egin du Gasteizko jendearen arretarako bulegoaren irisgarritasuna

Argitalpen-data: 

Kontsumobidek hobetu egin du Gasteizko bulegoa

Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, erreformak egin ditu Gasteizko Santiago etorbideko 11. zenbakian duen egoitzan. Jendeari harrera egiteko eta arreta emateko eremuan egin da hobekuntza. Espazio bat gaitu da mostradorean, dibertsitate funtzionala duten pertsonek errazago eskura ditzaten informazioa eta erreklamazio bat jartzeko behar diren izapideak egin dezaten. Itxarongela bat ere jarri da, instalazioek ez zutena, eta Kontsumobidera etengabe joaten diren pertsonen hazkundea ikusita, beharrezkoa bihurtu zena.

Erreforma hau pertsona batek eskatuta hasi zen. Pertsona horrek irisgarritasuna hobetzea eskatzen zuen, eta Kontsumobidek kontsumitzaile guztien eskubideak bermatu nahi zituen, zerbitzua pertsonen beharretara egokituz.