Kontsumobide

Kontsumobide 3 euskal hiriburuetan egongo da Kontsumitzaileen Munduko Egunean

Argitalpen-data: 

35. edizioa izango da martxoaren 15ean

Kontsumobide

Ohi denez, martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Munduko Egunean, zenbait ekitaldi antolatuko ditu Kontsumobidek 3 euskal hiriburuetan. Ekitaldi horien helburua da herritarrak jabetzea kontsumitzaileen eskubideek duten garrantziaz.

Bilbon, karpa batzuk ipiniko dira, hainbat joko eta jarduera hartuko dituztenak, kontsumo-gaietan pertsonek dituzten eskubideetan oinarrituta. Kermés-a Areatzako zubian instalatuko da eta ordutegi hau izango du: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30etara. Parte hartzen duten guztiek jasoko dute sari bat. Gainera, stand bat ipiniko da kontsumoari buruzko informazio- eta prestakuntza-materialarekin.

Gasteizko Azoka Plazan 20 euroko 10 bono zozketatuko dira azokan bertan kontsumitzeko, eta informazio-stand bat instalatuko da. Ordu erdiro egingo da zozketa, goizeko 9etatik arratsaldeko 2etara.

Azkenik, Donostian, Gipuzkoa plazan, 10:30etik 14:30era, stand bat egongo da dibulgaziozko materialarekin, kontsumitzaileak informatzeko.