Kontsumobide

Argitalpen-data: 2016/02/26

'Hatzetako pintura' ikuskapen-kanpainaren emaitzak

Kanpainaren xedea

Autonomia-erkidegoen eta AECOSANen artean planifikatutakoen artean dago kanpaina hau.

Helburu hau zuen kanpainak: egiaztatzea 'hatzetako pintura' produktuak betetzen duela aplikagarria zaion araudia, eta, bereziki, 'UNE-EN 71-7-2015 arauaren 7. atala, hatzetako pinturari buruzkoa', parametro hauetan: markatua, ontziak, alderdi orokorrak, pH-aren balioa, metal astunak eta azterketa mikrobiologikoa.

 

Noiz egin zen

Kanpaina 2015eko abuztuaren 17tik 21era egin zen, egun biak barne.

 

Egindako jarduerak

Hatzetako pinturaren 10 lagin hartu ziren eta Kalitatearen Ikerketarako eta Kontrolerako Zentrora (CICC) bidali ziren, azter zitzaten.

Laginak Gipuzkoako lurralde-zerbitzuak hartu zituen, eta erakusgarriak izan ziren.

Establezimendu hauek ikuskatu ziren: horrelako produktuak zituzten txikizkako dendak, jostailu-dendak eta eskulanetan espezializatutako dendak.

 

Emaitzak

Aztertutako 10 laginetatik 5ek bete egiten zuten araudia.

Gainerako 5ek ez dute araudia betetzen, etiketatuari dagokiona ez dutelako betetzen. Eta horietako batek, gainera, ez du betetzen osagaiei dagokien araudia.

Etiketatuari buruzko arau-hauste nagusia zen ontzian ez zela adierazten 3 urtetik beherako haurrek produktu horiek erabiltzen dituztenean helduen begiradapean egin behar dutela. Ez betetze horren 4 kasu izan ziren. Baina beste betebehar batzuk ere ez ziren betetzen, adibidez: ontzian adierazita ez egotea ekoizlea edo arduraduna, eta ez egotea adierazita mota, lotea, seriea edo modeloa.

Produktuen arduradun diren enpresak identifikatu ondoren, dagozkien jakinarazpenak bidali zitzaizkien enpresek sozietatearen egoitza zuten autonomia-erkidegoetako kontsumo-agintaritzetara.

Osaerari buruzko arau-hausteak zituen laginari dagokionez, kobaltoaren eta aluminioaren indizeen emaitza ez-ados izan zen, eta alerta-sarean sartu zen.

 

Ondorioak

Lortutako emaitzetatik ondorioztatzen da 'hatzetako pintura' produktuen ez-betetze nagusiak haiek hartzen dituzten ontzien etiketatuan sortzen direla.