euskadi.eus-en hasierako sarbidea

IV Gizarteratzeko Euskal Plana 2017-2021

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Sailak, berriki argitaratutako IV Gizarteratzeko Euskal Plana 2017-2021 tresna garrantzitsuena da euskal politikak egituratu eta antolatzeko. Beti ere, politika horien helburua gizarteratzea sustatzea eta bazterkeriara eraman dezaketen bazterkeria eta/edo ahultasun arrisku faktoreen intzidentzia prebenitzea denean.

Dokumentuak sailen arteko izaera du; desberdintasunaren aurka borrokatzen du eta gizarte-kohesioa sustatzen du. Aipatutakoa Eusko Jaurlaritzako sail guztien eskumena da.

Plan honek dimentsioaniztun ikuspegiari erantzuten dio. Helburua: gizarteratzea soilik oinarrizko elementua den enplegura lotu beharrean, beste dimentsio batzuetara  ere lotzea.  Esku-hartze objektu gisa ondorengoa ditugu: aisialdia, komunitarioak edo gizarte interesa duten ekintzetan parte hartzea;  gizarte zerbitzuak, osasuna; etxebizitza, hezkuntza, emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin zerikusia duten zeharkako elementuak; kolektibo desberdinean berariazko beharrizanei arreta ematea eta  gizarteratzea lortzeko erakundeen arteko politikak egituratzea.

Edukiak

Plana hiru ardatzen (1 Enplegua eta  diru-sarreren bermea; 2 Gizarte-zerbitzuak, Osasuna, Etxebizitza eta Hezkuntza; eta 3 Egituratzea eta Koordinazioa) inguruan eta  sei jarduketa helburu estrategiko inguruan egituratzen da Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzeko.

  • Aktibazio inklusiboa
  • Bizi-kalitatea
  • Pertsonalizazioa eta autonomia
  • Eskubideen ikuspegia
  • Arreta komunitarioa.
  • Zerbitzuen eta prestazioen konbinazio egokia
  • Herritarren eraginpean dauden pertsonen eta hirugarren sektoreko erakundeen parte-hartzea.

Prozesuaren ebaluazio adierazleez gain, Ebaluazio IV Gizarteratzeko Euskal Plana 2017-2021 inpaktu adierazle batzuk proposatzen ditu:

  • Mantenu pobrezia- tasa % 20 murriztea Euskal Herriko eskualde guztietan
  • Gizon eta emakumeen okupazio tasa igotzea (% 75 eta % 66 hurrenez hurren)
  • Lan-intentsitate baxuaren tasa % 8tik beherakoa izatea
  • Eskola uzten dutenen tasa % 7tik beherakoa izatea
  • Osasun txarraren dauden desberdintasunak murriztea (% 10 gizonengan eta % 20 emakumeengan)

Gai honi buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, kontsultatu IV Gizarteratzeko  Plana 2017-2021 (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Saila 2017).

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana