Erreklamatzeko prozedura
Kontsumitzaileak 14 egun naturaleko epea du, alarma-egoera amaitzen denetik zenbatzen hasita, enpresari kontratua suntsiarazteko eskatzeko.
- Enpresak kontratua suntsiarazteko eskaera jasotzen duenean, beste aukera batzuk eskain diezazkioke kontsumitzaileari, kontratua aldatzea edo berritzea ekar dezaketenak.
- 60 egun igarotzen badira alde biak enpresaren proposamenari buruz ados jarri gabe, enpresak 14 egun natural izango ditu ordaindutako zenbatekoa itzultzeko.
Kontsumitzailea enpresara badoa eta alarma-egoera amaitu baino lehen kontratua suntsiarazteko eskatzen badu, bi aldeen arteko akordioa lortzeko 60 eguneko epea enpresak eskaera horren berri duenetik hasiko da zenbatzen.