Kontsumobide

Consumópolis 2021eko otsailera atzeratu da

Argitalpen-data: 

Koronavirusaren krisiak sortutako egoerak 2020-2021 ikasturteko Consumópolis lehiaketaren deialdia 2021eko otsailera arte atzeratzea aholkatu du.

Ikasturte honetan lehiaketak beste berrikuntza bat izango du; taldeko lana kendu egingo da. Helburua da pandemiari aurre egiteko ezarritako mugitzeko eta elkartzeko murrizketa neurrietara egokitzea. Horrela, Consumópolis hiriko ibilbidean eta jokoan ardaztuko da, baina autonomia erkidego bakoitzeko parte-hartzaile onenen aintzatespena eta saria mantentzen da.

Consumópolis Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa da, kontsumo arduratsuko balioak sustatzea helburu duena. Normalean, taldeek "Consumópolis" hirian osatu behar duten ibilbide bat izaten du, baita talde-lan bat ere, ikasturte honetan, babes-neurri gisa, ezabatu dena.