Kontsumobide

Consumópolis lehiaketa bertan behera

Argitalpen-data: 

Consumópolis lehiaketa estatu osoko lehen hezkuntzako eta DBHko ikasle-taldeei zuzenduta dago, eta Kontsumo Ministerioaren lankidetzarekin egiten da. 2020. urtean bertan behera geratu da, COVID 19ren krisia dela eta.

Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartzaileen kasuan, Kontsumobidek erabaki du opari bat bidaltzea lehen fasea gaindituta zuten parte-hartzaile talde guztiei, egindako lana eta ahalegina aitortzeko. Taldeetako irakasleek ere aitortza jaso dute, haien ahalegin eta konpromisorik gabe ezinezkoa izango litzatekelako Consumopolisen arrakasta.

Kontsumo arduratsua sustatzea helburu duen lehiaketa da Consumópolis, eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat da. Urtero proiektu desberdin bat garatu behar da, taldean egin beharrekoa, irakasle baten gidaritzapean. Lehiaketa hori gainerako autonomia-erkidegoekin lankidetzan garatzen da, eta Kontsumo Ministerioak koordinatzen du.