Kontsumobide

Hileta-zerbitzuen prezioak arautu dituzte

Argitalpen-data: 

Espainiako Gobernuak Covid19ren krisiak eragindako egoera ezberdinak jorratu ditu, eta horien artean hileta zerbitzuei eragiten dietenak daude. Zoritxarrez, krisi honek eragindako heriotzek jokabide batzuk azalaratu dituzte, eta, horien ondorioz, gobernuak esku hartu behar izan du kontsumitzaileen eskubideak babesteko. 

Martxoaren 29ko SND/298/2020 aginduak (gaurko BOEn argitaratua) ezartzen du hileta-zerbitzuetako enpresek 2020ko martxoaren 14a baino lehen ezarrita zituzten prezioak aplikatu beharko dituztela. 

Martxoaren 14tik hona prezio desberdinak, martxoaren 14koak baino altuagoak, alegia,  kobratu dituzten enpresek ofizioz hasi beharko dute aldea itzultzen. Nolanahi ere, kontsumitzaileek 6 hilabeteko epea izango dute diferentzia hori erreklamatzeko. Epe hori alarma-egoera kendu ondoren sartuko da indarrean. 

Zerbitzua kontratatu aurretik, ehorztetxeek erabiltzaileei aurrekontu zehatza eman beharko diete, 2020ko martxoaren 14a baino lehen argitaratutako prezioen zerrendarekin batera, baita COVID19 dela eta jarduera bereziak egin behar badira ere. 

Bestalde, kontratatutako zerbitzuak edota produktuak ezin izan baditu erabiltzaileak krisiaren ondorioz entregatu edo erabili, zerbitzu edo produktu horiei dagozkien ordaindutako zenbatekoak itzuli beharko zaizkio. 

Agindu horrek beste xedapen batzuk ere ezartzen ditu, hala nola, edozein beila-mota debekatzea, tanatoestetika edo tanatopraxia praktikak debekatzea edo gorputzean esku-hartze erlijioso inbaditzaileak egitea Covid19k hildako pertsonen kasuan. Zeremoniak atzeratu egingo dira eta ehorzketa- edo errausketa-segizioak 3 pertsonara mugatuko dira.