Kontsumobide

Kontsumobidek ia milioi bat euro erabiliko ditu KIUBak diruz laguntzeko

Argitalpen-data: 

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak 958.570 euro bideratuko ditu aurten KIUBek eta udalaz gaindiko erakundeen mendeko kontsumitzaileentzako beste informazio-bulego batzuek egiten duten lana diruz laguntzeko.

Diru-laguntza horiek hiru ildo nagusitan banatzen dira: nagusia (859.171 €) funtzionamenduaren eta informazio- eta prestakuntza-jardueren ondoriozko gastuekin lankidetzan aritzeko da. Erakunde batek kontzeptu horrengatik lor dezakeen gehieneko zenbatekoa 60.000 eurokoa izango da. 80.000 euro gehiago ikuskapen-jarduerak egiteko erabiliko dira, eta hirugarren lerro bat, 20.000 eurokoa, ekipamendua instalatzeko, eraberritzeko, handitzeko, kokatzeko eta erosteko.

Interesa duten toki erakundeek otsailaren 17ra arteko epea izango dute laguntza eskatzeko.

Eskaera eta informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)