Kontsumobide

Teknologia berriek kontsumo ereduetan duten eragina aztertuko dugu

Argitalpen-data: 

Kontsumobidek eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak "Omnikanalitatea: merkataritza eta kontsumorako erronkak" izenburupeko jardunaldia antolatu dute. Teknologia berriek eta sare sozialek erosketa-portaeretan, tokiko merkataritzan nahiz kontsumitzaileen eskubideetan duten eragina aztertuko da.

Felix Gorospe IKEIko bazkideak emango dio hasiera jardunaldiari, eta “Kontsumitzaile omnikanalaren ohiturak EAEn” izeneko ikerketa aurkeztuko du. Azterlana Kontsumobideren urteko plangintzaren parte da, eta bere helburua da kontsumitzaileen ohituren bilakaerari aurre hartzea eta ezagutzea, eta haien eskubideak babesteko orduan duen eragina aztertzea.

Bigarrenik, Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak hitz egingo du, eta merkataritza digitalizatzeko Sailaren estrategia aurkeztuko du.

Laureano Turienzo Espainiako Txikizkarien Elkarteko ordezkariak emango dio amaiera jardunaldiari, "Kontsumo-joera berriak eta kontsumitzaile berriaren deskribapena" izenburuko hitzaldiarekin.

Jardunaldia martxoaren 11n, asteazkena, izango da, 10: 30ean, Bilboko Carlton hotelean. Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da etorriko zarela baieztatzea.