Kontsumobide

Auzitegi Gorenak ebatzi du bankuak ordaindu behar dituela tasazio-gastuak

Argitalpen-data: 

Auzitegi Gorenak, Arlo Zibileko Kabinete Teknikoak emandako prentsa-ohar baten bidez, honako hau jakinarazi du: 2021eko urtarrilaren 27ko 35/2021 epaiaren arabera: "Tasazio-gastuak, Higiezin Kredituko Kontratuak arautzen dituen martxoaren 15eko 5/2019 Legeaaplikatu ezin denean, bankuari dagozkio, eta ez kontsumitzaileari".

Kabinete teknikoaren oharraren arabera, horrela argitu egiten dira hipoteka-mailegua formalizatzeko gastuak kontsumitzaileei ezartzen dizkieten klausulen deuseztasunaren ondorio guztiak, eta honako hau adierazten du: "Doktrina horrek esan nahi du kontsumitzaileek eskubidea dutela jabetzaren erregistro, gestoria eta tasazio gisa ordaindutako gastu guztiak itzultzeko, baita notario-gastuen erdia ere". Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (arauak mailegu-hartzailea subjektu pasibo gisa ezartzen du) baino ez da kontsumitzaileen kontura.

Kontsumobidek gogorarazi nahi du lehenengo erreklamazioa banketxean bertan egin behar dela, eta, horretarako, formulario-eredu bat prestatu dugula, kontsumitzaileei erreklamazioa egiten laguntzeko.