Kontsumobide

Dentix klinikak berriz irekitzeak tratamenduarekin jarraitzeko aukera ematen die erabiltzaileei

Argitalpen-data: 

2021eko urtarrilaren erdialdetik, Dentixek bere klinika batzuk berriz irekitzeko prozesua hasi du, eta, beraz, tratamendua jarraitzeko eskaera klinika horien aurrean egin dezakete bezero kaltetuek (bukaeran Euskadin irekitako Dentix klinikak kontsulta daitezke). Tratamendua hasi zuen klinika irekita ez badago, horretarako gaitutako zenbakira dei daiteke: 900 83 50 10.

Dentix erabiltzen dutenek konpainiari eskatu ahal izango diote tratamenduak ematen jarraitzeko edo, bestela, kontratua suntsiarazteko. Beraz, gure lurraldean klinikak berriro irekitzeak aukera eta erraztasun gehiago ematen dizkie tratamendua eten zaien pertsonei.

Kode Zibilaren 1.091. artikuluaren arabera, Dentix behartuta dago kontratuak betetzera, haien edukiaren arabera; 1.124. artikuluaren arabera, berriz, erabiltzaileak gaitzen dira Dentix enpresarekin egindako kontratua suntsiaraztera, konpainiak kontratu horretan ezarritako funtsezko betebeharren bat bete ez badu. Kontratua suntsiarazteko aukera egongo da, halaber, ez-betetzea partziala izan denean edo behar bezala bete ez denean, erabiltzailearen legezko itxaropenak zapuzteko moduan (adibidez, tratamendu bat geldiarazteagatik).

Erabiltzaileak uste badu ez zaiola adostutako zerbitzua garaiz eta behar bezala ematen ari, konpainiari berari erreklamazio bat jartzeko eskubidea du. Establezimenduan bertan erreklamazio-orri bat aurkeztea gomendatzen da, eta, aldi berean, eskura dagoen dokumentazio guztia aurkeztu beharko da: kontratua bera, liburuxkak edo publizitate-dokumentuak, konpainiak emandako aurrekontuak, konpainiak jaulkitako fakturak, egindako ordainketen egiaztapena, etab.

Azkenean, erabiltzaileak kontratua ebaztea eskatzen badu, Dentix zerbitzuak ematen jarraitu ezin duelako, konpainiak kontratua ez betetzea suntsiarazteko arrazoi gisa adierazi behar da zehatz-mehatz. Kontsumo Ministerioak bidalitako oharrean lor daiteke informazio gehiago.

Euskadin irekitako Dentix klinikak.

Araba 

Gipuzkoa 

Bizkaia