Kontsumobide

Hipoteka-maileguei buruzko gure atala eguneratu dugu

Argitalpen-data: 

2019an sartu zen indarrean hipoteka-kredituen kontratuak arautzeko lege berria. Lege horrek beste zeregin bat ematen die notarioei, eta handitu egiten ditu kontsumitzaileak babesteko banku-erakundeek dituzten gardentasunaren eta aurretiazko komunikazioaren eskakizunak.

Hipoteka-kreditu bat formalizatzeak dakartzan gastuei dagokienez, legeak mailegu-emailearen eta kontsumitzailearen arteko banaketa ere ezartzen du. Banaketa hori kontsumitzaileentzat mesedegarriagoa da aurreko jardunbideekin alderatuta. Hala ere, aldaketa hori aspalditik ari da garatzen: hainbat epaik pertsonen alde egin dute, eta bankuen praktikak mugatu dituzte. Europako Justizia Auzitegiaren eta Auzitegi Gorenaren azken epaiak horren lekuko dira.

Informazio zehatz guztia hipoteka-maileguen gure atalean aurki dezakezu.