Kontsumitzaile kalteberak babesteko zenbait neurrien epea urriaren 31ra arte luzatu da

Argitalpen-data: 

Abuztuaren 3ko 16/2021 Errege Lege Dekretuak zabaldu egiten ditu aldez aurretik hartutako neurri sorta baten indarraldia. Neurri horien helburua pandemiak eragindako krisiaren esparruan kalteberatasun-egoeran dauden kontsumitzaileak babestea da.

Alde batetik, urriaren 31ra arte luzatu da kontsumitzaile kalteberentzako ur-, elektrizitate- eta gas naturalaren horniduraren bermea, beraz, ez da posible izango pertsona horiei hornidura etetea ez-ordainketako egoeran babestuta. Epea luzatze horrek mesede egiten die, halaber, elektrizitate- edo gas-bonu soziala duten pertsonei.

Etxebizitzaren eremuan, 2021eko urriaren 31ra arte luzatu da prozedurak etetea eta etxebizitzatik botatzea, beste modu batera esanda, etxegabetzeak, kalteberatasun-egoeretan, betiere ezarritako izapideak betetzen badira. Alokairu kontratuaren epearen ezohiko luzapena luzatzeko aukera ere zabaldu da.

Errentatzaile gisa etxebizitza-enpresa edo -erakunde publiko bat edo edukitzaile handi bat duten pertsona kaltebereei errenta zati batean barkatzeko edo moratoria eskatzeko epea ere luzatuko zaie (urriaren 31ra arte).

Azkenik, adierazi behar da genero-indarkeriaren biktimak babesteko eta laguntzeko premiazko neurriei buruzko martxoaren 24ko 1/2021 Legean jasotako zenbait neurri funtsezkotzat joko direla urriaren 31ra arte; beraz, administrazio publiko eskudunek neurri horiek hartuko dituztela ziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dituzte.

16/2021 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 3koa, ahultasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko babes sozialeko neurriak hartzen dituena. (erderaz)