Kontsumobide

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak Dialoga Taldeko sei operadore zigortu ditu eramangarritasun finkoaren arloko araudia ez betetzeagatik

Argitalpen-data: 

- Isunak, guztira, 717.500 eurokoak dira.
- Sei enpresak Dialoga Taldekoak dira.
- Jokabide arau-hauslea 2018ko urtarriletik 2020ko urrira bitartean gertatu zen.

Madrilen, 2021eko azaroaren 2an.-  MLBNk 717.500 euroko isuna jarri dio Dialoga Taldeari, erabiltzaileei, gehienbat enpresei, telefonia finkoko zerbitzuak ematen dituen operadorea aldatzea zaildu eta eragozteagatik. SNC/DTSA/060/20

MLBNk frogatu duenez, 2018ko urtarriletik 2020ko urrira bitartean, Dialoga Servicios Interactivos, S.A., Incotel Ingeniería y Consultoría, S.A., Operadora de Telecomunicaciones Opera, S.L., Contacta Servicios Avanzados, S.L., Incotel Servicios Avanzados, S.L. eta Internet Global Business, S.L. enpresek (guztiak ere Dialoga Taldekoak) ez zuten bete Eramangarritasun finkoari buruzko indarreko araudia , eta, justifikatu gabe eta behin eta berriz ukatu zuten 424 zenbaki finkoko eramangarritasuna. Horrela, zenbaki horien titular ziren bezeroek operadorez aldatzea atzeratzea edo galaraztea lortu zuten.

Zehazki, MLBNk erabaki du Dialoga Taldeko operadore horiek Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorraren 76.12 artikuluan tipifikatutako arau-hauste oso larria egin zutela etengabe, Incotel Ingeniería y Consultoría, S.A.k izan ezik.
 
MLBNk arau-hauste horiek zehatu ditu, eta honako isun hauek jarri dizkie sei operadoreei:

Ebazpen hori MLBNko Kontseiluko kide baten boto partikularrarekin onartu da, kide hori ez baitator bat zehapena kalkulatzeko erabili den formularekin. MLBNk gogorarazten du ebazpen honek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dutela haren aurka zuzenean Auzitegi Nazionalean, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.