Zeri erreparatu maskara bat erostean

Argitalpen-data: 

Maskarak nahitaezko bilakatu zaizkigu egunero erabiltzeko. Gero eta eredu, diseinu eta material gehiagokoak daude, baina zeri erreparatu behar diogu haiek erostean?

Maskara higienikoak

Etiketa, liburuxka edo erabilera-orria eduki behar dute, gaztelaniaz idatzita, ez txineraz, ezta ingelesez ere. Besteak beste, datu hauek guztiak agertu behar dira: enpresaren izena, produktua, unitate-kopurua, neurria, fabrikazio-atala eta jatorria. Garrantzitsuena, ordea, datu hauek agertzea da:

  • Berriro erabil daitezkeen ala ez.
  • Baiezkotan, zenbat aldiz garbitu daitezkeen.
  • Zein erabilera-aldi gomendatzen den.
  • Ohartarazi behar da ez dela osasun-produktu bat, ezta Norbera Babesteko Ekipamendu bat ere.
  • Erabiltzeko eta mantentzeko jarraibideak.

Ez ahaztu: UNE araua edo beste arau baliokideren bat betetzen ez badu, ez dizu inolako osasun-babesik bermatzen.

Maskara kirurgikoak

Maskara urdinak edo berdeak izan ohi dira, medikuekin eta osasun-langileekin identifikatzen ditugunak. Hau guztia ziurtatu behar da:

  • Zenbat irauten duten.
  • Farmazietan bakarrik saldu ditzakete bakarka; saltokietan, paketetan saldu behar dituzte.
  • Zer maskara-mota diren (I, II edo IIR).
  • EE marka duten, erakundearen zenbaki eta guzti.
  • UNE EN 14683 araua betetzen duten.

NBE-ak

Norbera babesteko ekipamenduak dira.

Honako hauei erreparatu behar zaie:

  • Erabiltzeko jarraibideak.
  • Babes-maila: FFP1, FFP2 edo FFP3.
  • EE marka duten, erakundearen zenbaki eta guzti.
  • Behin baino gehiagotan erabil daitekeen ala ez.
  • Iraungitze-data.

Batez ere, ez ahaztu maskara ondo doitzea aurpegira, eta hezetzen bazaizu, beste bat jarri.