Kontsumobide

Kutxabankek 2 euroko komisioa ezabatu beharko du, hirugarren batek leihatilan egiten dituen diru-sarreretan kontzeptua zehazteagatik

Argitalpen-data: 

EKA/ACUVk hasi du bukarazte-akzioa

EKA/ACUV

Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko I. Salak berretsi du Kutxabanken kontuetan hirugarrenek eskudirutan egindako diru-sarrera bakoitzeko 2 euroko komisioa abusuzkoa dela eta komisio hori ezabatu egin behar dela.

Kutxabankek 2 euroko komisioa kobratzen zien Kutxabankeko bezeroen kontuetan dirua sartzen zuten hirugarren pertsonei. Kutxabankek komisio hori ezartzeko eskubidea defendatzen zuen, diru-sarreraren kontzeptua sartzerakoan informazio gehigarria biltzen zelako. Auzitegiak azpimarratu duenez, diru-sarreren kontzeptua adierazteak eta egiaztagiri idatzian sartzeak ez dute berezko garrantzirik, eta ez da mantentze-lanetako komisioarekin ordaindutako kutxa-zerbitzuaren desberdina. Horrez gain, ez da eskudirutan sartzeari erantsitako zerbitzutzat hartu ahal izango, ezta komisioarekin ordaindu ahal izango.

Epai honen jatorria EKA/ACUVk (Euskadiko Kontsumitzaileen Alkartea/Asociación de Consumidores y usuarios Vascos) Kutxabanken jardunbidearen aurka hasitako bukarazte-akzio batean kokatu behar da. Kutxabankek bi euro gehiago kobratzen zituen hirugarren batzuek erakundearen beraren bezeroen kontuetan egiten zituzten sarrerengatik, betiere diru-sarrera egiteko kontzeptua sartzea eskatzen bazuten.

Lehen auzialdian, Gasteizko 1 zenbakiko Merkataritza Epaitegiak eman zion arrazoia EKA/ACUVri, eta Arabako Auzitegiak berretsi egin zuen epai hori. Orain, Auzitegi Gorenak ezetsi egin du Kutxabanken errekurtsoa, eta, gainera, kostuak ordaintzera eta eratutako gordailuak galtzera kondenatu du.

Epaia (PDF, 227 KB)